
goierri
2007-06-27
Gay eta lesbianen nazioarteko eguna.
Goierriko gay eta lesbianek berdintasun soziala aldarrikatzen dute. Zure ustez onartuta al daude gure inguruan?
iraurgi | 2007-11-12
Ikusten da, bai, oso jende gutxik duela homosexualen aldeko jarrera. Gero danok oso ezkertiar eta guztion eskubideen aldekoak izango gara, baina horrelako kasuetan ateratzen zaigu barnean daramagun pertsonai itxi eta kontserbadorea. Animo danok eta ekin gogor erabateko berdintasunaren alde!
Permin | 2007-10-23
Aurrekoarekin erabat ados. Ez da batere erraza.
nineu | 2007-10-19
Ni banaiz gay, eta goierrikoa. Eta egia esan ez da errexa gay zarela bertan adieraztea, baino lortuet behintzat ingurukok ni onartzea. Daoneko herri erdiak jakingou banaizela, ta hori etzan nere helburue, baino "nobedadea" izanda, ta sortzen dun "morboa" ikusita ba... azkenen "tododiosek" daki
Mark | 2007-07-24
Nire ustez, Goierrin askoz zailagoa da hau edo bestea zarela esatea. Hiriburuetan normalizatuago dago gaur egun. Egia esan, ez dut gay edo lesbianaren bat ezagutzen Goerriko aldetik....
Amaia | 2007-07-17
Arrazoia ematen dizut, izan ere Goierri moduko lekuetan jendea itsu da egoera honen aurrean. Baina ez pentsa hor bakarrik denik, aurrerakoiena dirudien Euskal Herriko hiriburuan ere ea nor ausartzen den sentitzen duena adierazi eta izaten...nik uste baino gizarte atzeratuagoan bizi gara, itxura hori ematen ez duen arren, hori da pena...
baba | 2007-07-06
Goierrin gay eta lesbianak? ba bai egon eongo dia, baino daukagun gizarte itxi eta prejuiziosoakin eozeinek esango du hau edo bestea dala. Gainera, esan dezaket hemen idatziko duen bakarra izango naizela, inor gutxiri inporta zaiolako haien situazioa, edo sinplemente ignoratu eiten dialako.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi goierri@goierrikohitza.info helbidera.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.