Edukira joan

Goierriko Hitza

Ordizia
2008ko abuztuak 22, Ostirala

Eztabaidak

goierri

2007-03-13

Kafe antzokia

Urretxu-Zumarragan aspalditik dabiltza Kafe Antzoki bat egitekotan. Zer iruditzen zaizu? Badiola lantegi zaharra kokapen egokia iruditzen al zaizu?

Jasotako mezuak:

9

Andrés | 2007-04-19

Hilabete bete bat pasatu da jada. Non dago bilera horretako akta?

8

Josu Aztiria | 2007-03-19

Bileraren akta prestatzen ari gara eta www.blogak.com/kulturerrota eta www.otamotz.com webgunean jarriko ditugu aurkeztutako txostenarekin batera.

7

2007-03-19

Gustauko zitzaten, jundan ostielan izandako bileran zer esan zan jakitea. Ez non juteik izan da, norbait informazio horren jabe bada eskertuko nuke argitzea (planteaturikoa,proposamenak...)

6

Kaxkurrio | 2007-03-14

Zumarragako udalak, hurrengo urteetako proiektuen artean, Badiolaren eraikin zaharra (kalebarrenen) proposatu zuen, hura eraberritzea kafe antzoki gisa. Aipamen bat besterik ez zen izan baina Zumarragako udal gobernuaren buru den Anton Arbuluk aurtengo urteko presupuestoa onartzean, hurrengo urterako (2008) presupuestorako momentuz zeuden proposamenak aipatzerakoan Badiolaren zaharberritzeko posibilitateaz hitz egin zuen kafe antzoki gisa.... Garbi dagona da tokia erabaki aurretio, egiteko asko dagola. Kafe antzokiaren beharra benetakoa dan edo ez, herrian honen beharra ba ote dagoen, ze arrakasta izango lukeen... Azken finean kafe antzokia definitu eta betebeharrak argitu. Eta guzti hau aztertutakon ta baietz benetan behar dala uste bada orduan leku egokia bilatu beharko da. Baina garbi dago hau epe luzera dala ez baitago bi herriotako aurrekontuan onartua. Luzera begirako proiektua izanik, momentuz behintzat tokia gutxienekoa dalakon nago. Baina haseran esan bezala Zumarrako Urolaren tren estazioa aztertu beharko litzeke. Badiolaren eraikina toki hobean dagoen arren (zentroagon, asteburuetako girotik)eramangarriagoa baita. Kalebarrengo gero ilun baitago oraindik eta hori dana argitu arte bertan inbertsiorik egiterik ez baita izango. Baina esan bezela tokia gutxienekoa da badago zer argitua, erabilpena, beharra, arrakasta izango ote zuen, orain dauden eraikinak ezin al duten kafe antzokiaren beharra bete...

5

2007-03-14

Zumarragako udalak, hurrengo urteetako proiektuen artean, Badiolaren eraikin zaharra (kalebarrenen) proposatu zuen, hura eraberritzea kafe antzoki gisa. Aipamen bat besterik ez zen izan baina Zumarragako udal gobernuaren buru den Anton Arbuluk aurtengo urteko presupuestoa onartzean, hurrengo urterako (2008) presupuestorako momentuz zeuden proposamenak aipatzerakoan Badiolaren zaharberritzeko posibilitateaz hitz egin zuen kafe antzoki gisa.

4

Andrés | 2007-03-14

Zeintzuk daude Kafe Antzoki bat egitekotan? Nik dakidanez, Zintzo-Mintzo taldeak bultzatu du ideia hau, lekua proposatu dute eta guzti, baina orain harte Udalek ez dira posizionatu. Herriak nahi du Kafe Antzoki bat? Eta kultur taldeak? Eta Kultur ragileak? Gauza asko aidean ikusten ditut. Ez da nahastu behar talde baten nahia, herrien nahiarekin.

3

2007-03-14

kalebarrengo tokia ezin hobo da. Baina argitu egin beharko litzateke udala prest dagoen ala ez. Hasera batean bota zuen proposamen hau baina asuntoa serio hartuz gero ikusi egin beharko da. Izan ere kalebarrengo geroa argi ez dagoenez ba batek daki. Etxe ohietako batzuk botaz gero Badiola ta Forjas industri guneak lehenengoak lirateke eta eztakit Kalebarren toki egokia izango litzatekeenik holako inbertsio bat aurrera eramateko geroa argitu aurretik. Guzti hau kontu izanda duda eiten det udalaren jarrera baiezkoa izango danik kalebarreni dagokionez.

2

2007-03-14

Ideiaren bat emate harren, Zumarrai dagokionez hainbat lekuren proposamena egin nahiko nuke, nahiz ta ez diren kalebarren adinako zentruan kokatzen, propasamen gisa bi leku aipatu nahiko nituzke. Batetik aurrekoak esan duen eran Zumarrako Urolako trenan geltokia ta bestetik nahiz ta tokia eta eraikuntza mota kontuan izanda egokia izan ez daitekeen harren esan egingo dut. Zumarragako Faustino Orbegozo zahar etxea. Berria egiten ari dira ta hau hutsik geratuko da, oraindik bertan zer egin argi ez dagoenez haseratik proposamen honekin bazoazte agian baliteke ideia onartzea. Garbi dago ez dala herriaren zentrua, ta tan hau eraikuntzaren distribuzioak (hainbat ohe....)ez dola ezertarako balioko, eraikuntza mantenduz bertan obra eginez zerbait egin daiteke. Gainerakoan Zumarrako Urolan estazioa oso egokia izan daiteke.Honek ere ez baitu ezer definitua gerora begira.

1

Kaxkurrio | 2007-03-14

Kokapen aldetik oso egokia. Baina biablea al da? Badiolaren jabea Zumarrako udala al da?Baina ala ere tokia ona den harren, gero askorik gabekoa dala uste det. Berriz ere Kalebarrengo hauzia ateratzen baita. Kalebarrenen geroa ondo argitu gabe, udala prest ote dago bertan inbertsio handi bat egiteko? Eta proiektu hau bi udalena izatea nahi da ala Zumarragarena bakarrik? Izan ere badirudi Zumarrai bakarrik ari zaiola exigitzen. Haseran Zelai Ariztin, gero Badiolan... Ezta nahikoa udal bati dana exigitu, bere lurretan inbertsio egitea exigitu, Zelai Arizti kasuan bezala (berandu ekarri proposamena, eraikuntza urteen ondoren definitua zegoenean kafe antzokiaren ideia azaldu ta gainera pelikulako gaiztoa Zumarragako udala). Zumarragako Urolako trenaren estazioa, ez al litzateke toki egokia?

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.