Politika

Aurrekontuak herritarrekin landuko ditu Udalak

2012/12/17
Nork

Bihar, abenduak 18, 2013ko aurrekontua lantzeko bilera egingo du ordiziako Udalak herritarrekin. Lanketa horretarako bi bilera antolatu dituzte. Lehenbizikoa bihar egingo dute udaletxeko Batzar Aretoan, 19:00etan. Bigarrena, berriz, gabonetako oporraldiaren ondoren egingo dute.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Azoka egunez aldatu dute ‘Dantza zati bat’ ekimenaren grabazioarekin bat egin dezan

2012/11/23
Nork

Ordiziako ostiraletako ohiko azoka egunez aldatu dute aste honetan. Bihar arratsaldean Dantza zati bat ekimena grabatuko dute flashmob moduan , eta azokako saltzaileek ere bertan parte hartuko dute. Biharko grabazioa 17:00etan hasiko dute Plaza Nagusian. Grabazioaren ondoren, 21:30ean Jakintza txikin afaria egingo dute, herriko artistek girotuko dutena.

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Arabar Errioxako ordezkaritza Ordizian izan da bisitan

2012/11/22
Nork
Arabar Errioxako ordezkaritza Ordizian izan da bisitan

Euskadi Gastronomika planaren baitan, Arabar Errioxako 40 ordezkari Ordizian izan ziren atzo bisitan. Igor Eguren alkateak D´elikatuzen egin zien harrera. Niko Osinaldek, Goiturreko ordezkariak, Goierriko Lehiakortasun Turistikorako Planaren berri eman zien bertan bildutako ordezkari politikoei, Upeltegiei, Jatetxeei, turismo bulegoei eta zerbitzu turistikoetako enpresetako kideei. Ordiziako herrigunean buelta bat emanez amaitu zuten bere bisitaldia.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ordiziako PSE-EEk Bildu kritikatu du Sasietarako aholkulari bat kontratatzeko erabakiagatik

2012/11/15
Nork

Ordiziako PSE-EEk Bildu kritikatu du, Azeari Andonegi Sasieta Mankomunitateko lehendakariarentzako aholkulari bat kontratatzeko erabakiagatik. Horrez gain, Ordiziako udal aurrekontuan kontratazio horrek ekar ditzakeen gastuetarako diru-partidarik ez bideratzea eskatu du. Iñaki Dubreuil sozialistak azaldu duenez, PSE-EEk mozio bat sartu du Ordiziako udaletxean, hurrengo Osoko Bilkuran eztabaidatu dadin. Mozioak, aholkularia 52.000 euroan ez kontratatzeko iritzia “garbi” adierazten [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

‘Dantza zati bat’ ekimena Ordizian ere egingo dute, herriko eragileen laguntzaz

2012/11/08
Nork
‘Dantza zati bat’ ekimena Ordizian ere egingo dute, herriko eragileen laguntzaz

Dantza zati bat ekimena Ordiziara ere iritsi da. Nazioaren Munduari lotutako egitasmoa flashmob moduan grabatuko dute, herriko eragile desberdinen parte hartzearekin. Atzo iluntzean aurkeztu zuten Ordizian ekimena. Herri askotan egin dute jada, Idiazabalen kasu. Herri bakoitzean forma desberdina hartzen duen egitasmoa da, gainera. Ordizian azaroaren 24an egingo dute grabaketa ofiziala, 17:00etan, eta egun horretan herriko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ordiziako ezker abertzaleak eskerrak eman dizkie botoa EH Bilduri eman diote ordiziarrei

2012/10/29
Nork

Ordiziako ezker abertzaleak eskerrak eman dizkie botoa EH Bilduri eman dioten ordiziarrei. Ezker abertzalearen ustez, “hauteskunde hauek, aurreko biek bezalaxe, soberanista eta ezkertiarrok gehiengoa garela Ordizian erakutsi dute”. Hala ere, Ordiziako ezker abertzalearentzat ez da nahikoa hauteskundeetan Eh BIlduk lortu duen emaitza. Esan dutenez, “ezin dugu autokonplazentzian erori, eta arduraz lanean jarraitu beharrean gaude alternatiba [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ordiziako Garbigunea astelehenetik aurrera erabili ahal izango da

2012/10/26
Nork
Ordiziako Garbigunea astelehenetik aurrera erabili ahal izango da

Sasietako Mankomunitateak gaur eguerdian inauguratu du Ordizian eraiki duen Garbigunea. Goierri mailako hirugarren eta azken garbigunea da –beste biak Urretxun eta Beasainen daude–, eta gaur-gaurkoz 23.000 biztanleko garbigune bat erabiltzeko aukera eskaini du Sasietak. Ordiziako Garbigunea Upabi aldean dago, suhiltzaileen parkearen eta Goierri Eskolaren artean, Oianguren parkera igotzeko bidearen aldamenean. Inaugurazioa gaur izan baldin bada [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

EH Bilduk ekitaldia egingo du ostiralean

2012/10/15
Nork

Ordiziako EH Bilduk,ostiralean, hilak 19, 19:00etan, ekitaldi politikoa egingo du, festa giroan.EH Bilduko ordezkariaren hitzaldiarekin batera, musika, bideoak, pintxoak…izango dira Plaza Nagusian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Elikaduraren burujabetza eskatu du EH Bilduk Ordiziako azokan

2012/10/10
Nork
Elikaduraren burujabetza eskatu du EH Bilduk Ordiziako azokan

Elikaduraren inguruko gogoeta egiteko Ordiziako azokan izan da goizean Iñaki Lazarobaster, EHNE sindikatuko kideak. EH Bildu koalizioak lehen sektorearen inguruan dituen proposamenez aritu da hizketan Lazarobaster, “gaur egun elikaduraren inguruan hartzen diren erabaki garrantzitsu guztiak baserritar arruntetatik eta herritarretatik oso urruti” hartzen direlako. Erabaki gune horietan elikadura “merkantzia huts bezala” ulertzen dutela salatu du EHNEko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

PSE-EEko ordezkariak azokan izan dira, larrosak banatzen

2012/10/10
Nork
PSE-EEko ordezkariak azokan izan dira, larrosak banatzen

Egun hauetan eskualdeko beste hainbat herritan izan diren bezala , PSE-EEko ordezkariak Ordizian izan dira gaur. Azokan zebiltzan erosleei hauteskunde programak eta sozialisten ikur diren larrosak banatu dizkiete, eta arkatzak oparitu. Gudarien etorbidearen amaieran egon dira hautagaiak, eta tartean zen Iñaki Dubreuil Ordiziako Udaleko zinegotzia. Herritarren kexak, iradokizunak, zalantzak eta animoak jaso dituzte hautagaiek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)
  • Thumbnail

    Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteria-Oreretako Helduen Heziketa Iraunkorreko (HHI) ikasleek sei eguneko bidaia egin du Erresuma Batura, zehazki Liverpool, Manchester eta Chester hiriak ezagutzeko. 42 ikasle

  • Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 4 minutes ago

    Dolomiten bihotzean, Dobiacco eta Cortina d’Ampezzo lotzen dituen errepidean barrena txirrindulariak. Elurra bazterretan. Helmugan, 2.304 metrora, behelainoa eta elurra.

  • Euskal Jai Egunaz gozatzen ari dira goizean goizetik getariarrak. Herriko plazan eta frontoian, azoka, sardina eta sagardo dastaketa, euskal dantzak eta abar izan dituzte goize eta eguerdi partean. Ospakizunek

  • Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 6 minutes ago

    Giroko ‘tappone’-a behar zuenaren ibilbidea leundu behar izan dute antolatzaileek, elurra dela-eta. Halere, gogorrak dira etapako azkeneko 25 kilometroak. Tre Croci (8 kilometro, %7,3ko bataz bestekoa) eta Tre Cime di Lavaredo mitikoa kateatuko dituzte. Zazpi kilometro da luze eta %8ko bataz besteko pendiza dauka, baina azkeneko hiru kilometroak…

  • Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 10 minutes ago

    Arratsaldeon. Italiako Giroko 20. etapa jokatzen ari da, Silandro eta Tre Cime di Lavaredo artean (210 kilometro). Helmugarako 40 bat kilometro falta direnean, lau txirrindulari doaz ihes eginda: Ermeti (Androni), Brutt (Katuxa), Hansen (Lotto) eta Popovitx (Radioshack). Lau bat minutu kentzen dizkiote tropelari. Euskaltel ari da tiraka.

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak