Kultura

Goiart 2012 lehiaketako sariak banatu dituzte

2012/12/20
Nork

Gaur goizean Arte Plastikoen VI. “Goiart 2012 – Ordizia Saria” lehiaetako sariak banatu dituzte Ordiziako Barrena Kultur Etxean. Yvana Duchene artistak irabazi du. Goierri saria Xabier Anunzibay-ek jaso du. Lehen saria, 3.000 eurokoa, Baionan bizi den Txekiar Errepublikako Yvana Duchênek erraman du, Camille Claudelen erretratua pintura lanarekin. Epaimahaiak obra honen izaera espresionistari erreparatu dio. Lanaren indarra nabarmendu dute: [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Alemaniarren bisita izan dute Oianguren institutoan

2012/12/20
Nork
Alemaniarren bisita izan dute Oianguren institutoan

Azken aste honetan Ordiziako Oianguren Bigarren Hezkuntzako Ikastetxean alemaniar ikasle eta irakasle talde baten bisita jaso dute egunotan. Comenius proiektuaren barruan antolatutako ekintza da. 2011n sartu ziren Oianguren ikastetxeko ordezkariak Puzzle Europarraren Puzzle Zati Harrigarriak (Puzzling Pieces Of The European Puzzle) izenburua duen ekimen horretan. Proiektu hau Alemaniako Worbis-eko Staatiches Gymnasiun Marie Curie ikastetxearekin eta Galeseko Llandudno [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Pura Vida dokumentala ikusteko aukera Ordizian eta Beasainen

2012/12/18
Nork

Iñaki Ochoa de Olza Annapurnan hil zen. Aurrekaririk ez duen erreskate-misio bat antolatu zuten hura erreskatatzeko, eta Pura Vida dokumentalak operazioak iraun zuen lau egunetako gertaerak biltzen ditu. Donostiako Zinemaldian aurkeztu dute ofizialki dokumentala, eta aste honetan Ordizian eta Beasainen ikusteko aukera egongo da. Ordizian bihar proiektatuko dute, 20:30ean Herri Antzokian. Beasainen abenduaren 23an eta 25ean egingo [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Saio berezia 25. urteurrenean

2012/12/18
Nork

Urte berezia izaten ari da aurtengoa Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoentzat. 25 urte bete dira aurten Agustin Mujika Takolo-k eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek Euskal Herriko pailazo talderik ezagunenetakoa sortu zutela, eta orain hilabete eskas argitaratu zuten urteurren hori gogoratuko duen Sentitu, pentsatu, ekin disko sinfonikoa. Ordizian ikusi ahalko da hilaren 30ean disko horren bueltan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Asterix eta Obelixen azken filma euskaraz Ordizian

2012/12/13
Nork

Igandean, hilak 16, Asterix eta Obelix maiestatearen zerbitzura haurrentzako filma hiru dimentsiotan eta euskaraz ikusteko aukera izango da Ordiziako Herri Antzokian, 16:45ean. Olentzeroren filma emango dute hurrengoan

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Imanol Lazkanori aitortza egingo dio Goierriko Bertso Eskolak hilaren 29an

2012/12/11
Nork

Goierriko Bertso Eskolako kideei urtarrilean egin zen Bertso Egunean sortu zitzaien ideiak Eguberrietan ikusiko du argia. Orduan adierazi zuen Imanol Lazkano azpeitiar bertsolariak plazaz plaza kantatzeari utziko ziola, eta orduan bururatu zitzaien Goierriko ordezkariei hari aitortza egiteko bertso jaialdi bat antolatzea. Saio hori hilaren 29an egingo da Ordiziako Majori kiroldegian (18:00), Zubigintzan artista goiburupean. Aitor Calvillo eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Pirritx, Porrotx eta Marimotots zoriondu ditu Gazte Asanbladak, taldearen 25. urtemugan

2012/12/11
Nork

Ordiziako gazte asanbladaren, 25. urtemugan “hainbeste lagundu” izana eskertu die Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei. Eskertza bideo forman egin dute. “Dakigun bezala, aurten 25 urte bete dituzte eta gure babesa eta gure berotasuna bidali asmotan egin dugu bideotxo hau” esan dute asanbladatik. Euren webgunean idatzi dutenez, “beste 25 urtez gutxienez gure herria kolorez betetzen jarraituko duzuelakoan jaso [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Hara!, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ordiziarock 2012ren laburpena jarri dute sarean

2012/12/10
Nork

Ordiziakoahotsa.net webguneak Ordiziarock jaialdiaren laburpena jasotzen duen bideoa igo du sarera.

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Dantza zati bat, making off-a

2012/11/30
Nork

Pasa den asteburuan Ordizian egin zuten Dantza zati bat grabazioaren making off-a sareratu du ordiziakoahotsa.net web atariak.

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Euskararen Eguna aste osoan zehar ospatuko dute Ordizian

2012/11/29
Nork
Euskararen Eguna aste osoan zehar ospatuko dute Ordizian

Astelehenean, abenduak 3, ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta horren harira, asko eta asko dira Ordizian antolatu dituzten ekitaldiak. Euskararen Astea ospatuko dute, Euskara ahoan, ibili munduan lelopean. Etzi, zapatua, Orkli lantegikoek Euskara Eguna ospatuko dute. Goizean Olinpiadak egingo dituzte, eta ondoren bazkaria. 19:00etan, berriz, Larrun Arri elkartekoek kantu bira egingo dute herrian barrena. Igandean, Euskaraokea egingo dute Gaztelekuan. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak