Kirola

Kantabrian irabaziz gero, gertu luke igoera fasea Estanda Ordiziak

2013/04/12
Nork

Lau jardunaldi besterik ez dira falta Espainiako Zilarrezko mailako nesken areto futboleko liga erregularra bukatzeko, eta geratzen diren lau partidak finalen parekoak izango dira Estanda Ordizia taldearentzat. Sailkapeneko bigarren eta hirugarren sailkatuek neurtuko dituzte bihar indarrak Kantabrian, Ordiziak eta Rocacero Guarnizok. Lau puntuko aldea dago bi taldeen artean, baina Guarnizokoek partida bat gutxiago jokatua dute, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Majoriko zuzendari berria izendatzeko prozesua jarriko du martxan udalak

2012/12/20
Nork

Ordiziako Majori kiroldegiko zuzendari-kudeatzaile lanpostuaren kontrataziorako prozesua martxan jarriko du udalak. Hala jakinarazi dute gaur Igor Eguren alkateak, Juan Mari Gereñu kirol zinegotziak eta Eñaut Gereñu Majoriko behin-behineko kudeatzaileak. Prozedura hori LKS enpresarekin egingo dute eta lau fase izango ditu, beti ere administrazio kontseiluak horrela onartzen badu. Zuzendari berria otsaila amaitu auretik izendatu nahi du [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ordiziako igerilarien jardunaldi ona Iruñean

2012/12/20
Nork
Ordiziako igerilarien jardunaldi ona Iruñean

Pasa den abenduaren 15ean TOP 6 txapelketa ospatu zuten Iruñean. 12 taldek hartu zuten parte bertan. 2011-2012ko denboraldian denborarik onenak egin dituzten Espainiar estatuko 85 igerilari elkartu ziren bertan. Ordiziako taldeak hamaika igerilari eraman zituen. Froga ia guztietan egon zen Ordiziako igerilariren bat. Ordiziako Urpekoak taldetik esan dutenez, “igerilari guztiek txapelketa oso ona egin zuten”. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Axio Araña: “ziur dagoen gauza bakarra, ahal dugun guztia egiten saiatuko garela da”

2012/12/19
Nork
Axio Araña: “ziur dagoen gauza bakarra, ahal dugun guztia egiten saiatuko garela da”

Axioren esanetan, Valladolideko partidan, lehen 40 minutuetan euren “mailatik urrun” egon ziren. “Agresibitaterik gabe erdipurdiko talde batean bihurtzen zara. Defentsa puskatzea kostatzen zaigu, eta horrela ezin da. Gerora saiatu gara, baina fede handirik gabe” esan du. “Horri, zalegoaren protestez kutsatzen diren pertsonalitaterik gabeko arbitrajeak batzen badizkiogu, gure erreakzioak behar adina indarrik eta intentsitaterik izan ez [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Emaitza ikusgarriak lortu dituzte Txindoki taldeko kideek asteburuan

2012/12/19
Nork
Emaitza ikusgarriak lortu dituzte Txindoki taldeko kideek asteburuan

Aire libreko probetako lehen jardunaldia ospatu zuten asteburuan Donostiako Anoeta estadioan. Ordiziako txindoki atletismo taldeko hiru kidek pisu-jaurtiketan hartu zuten parte egin zituzten. Kadeteen mailan, 3 kiloko bolarekin, Ane Torresek irabazi egin zuen 10,61 metroko distantziarekin. Espainiako txapelketan parte hartzeko gutxieneko distantzia lortu zuen Torresek. Amets Otaegik laugarren egin zuen maila berean, 9,04 metrorekin, eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Pura Vida dokumentala ikusteko aukera Ordizian eta Beasainen

2012/12/18
Nork

Iñaki Ochoa de Olza Annapurnan hil zen. Aurrekaririk ez duen erreskate-misio bat antolatu zuten hura erreskatatzeko, eta Pura Vida dokumentalak operazioak iraun zuen lau egunetako gertaerak biltzen ditu. Donostiako Zinemaldian aurkeztu dute ofizialki dokumentala, eta aste honetan Ordizian eta Beasainen ikusteko aukera egongo da. Ordizian bihar proiektatuko dute, 20:30ean Herri Antzokian. Beasainen abenduaren 23an eta 25ean egingo [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Biok Zerbitzuak-OKE saskibaloi taldeak galdu egin du Paduraren kontra

2012/12/17
Nork

Beste behin ere, esku hutsik itzuli dira Biok Zerbitzuak taldeko mutilak etxetik kanpo jokaturiko partidatik. Igandean Arrigorriagan jokatu zuten, eta 68-56 galdu zuten Padura taldearen aurka. Partida intentsitate handiarekin hasi zuten goierritarrek, defentsan lan ona eginez. Horren ondorioz, atsedenaldian aldageletara marlagailuan aurretik zirela joan ziren (31-33). Partida hausteko aukerak izan zituzten lehen 20 minutu hauetan, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Oianguko hiru bikote Gipuzkoako larruzko paleta txapelketako finalerdietan daude

2012/12/17
Nork
Oianguko hiru bikote Gipuzkoako larruzko paleta txapelketako finalerdietan daude

Pasa den asteburuan Gipuzkoako larruzko paletako azken jardunaldia jokatu dute. Bigarren mailan, Oianguko hiru bikote sailkatu dira finalerdietarako. Hortaz, Oianguko bikote bat behintzat finalean egongo da. Ostegun gauean, Aranburuk eta Goiburuk (Oiangu) Arrieta I.ari eta Olarani irabazi zieten (25-35). A taldeko bigarren postuan sailkatu dira irabazleak. Luzuriagaren eta Soraluzeren kontra jokatuko dute, Sanchezi eta Garciari [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Galdu arren hirugarren postuan jarraitzen du Ampo Ordiziak

2012/12/17
Nork
Galdu arren hirugarren postuan jarraitzen du Ampo Ordiziak

Markagailua: 9. Min. Sanchezen entsegua (5-0) 32. Min. Carter-en entsegua, Pedriton gauzatua (12-0) 48. Min. Tudelaren entsegua (12-5) 61. Min. Pedritok gauzatutako zigor-kolpea (15-5) 66. Min. Llanaren entsegua (20-5) 76. Min. Sempereren entsegua. Pedritok gauzatua (27-5) 80. Min. Carrizok gauzatutako zigor kolpea (30-5) Urte honetako etxetik kanpoko azken partida galdu du Ampo Ordiziak Valladoliden. 30-5 galdu du asteburuan Cetransa El Salvadorren kontra. Porrot honekin, sailkapeneko lehen bi postuak urrundu egin [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

El Salvadorren zelaian zortzigarren garaipena lortu nahi du etzi Ampo Ordiziak

2012/12/14
Nork
El Salvadorren zelaian zortzigarren garaipena lortu nahi du etzi Ampo Ordiziak

Ampo Ordiziak Valladolideko Pepe Rojo zelaian jokatuko du etzi Espainiako Ohorezko Mailako hamargarren jardunaldiko partida, 12:30ean. Kopan elkarren aurka jokatu dute aurten, eta orduan Ordiziak irabazi bazuen ere (24-8), ligakoa beste norgehiagoka bat dela argi dute. Jokalariak «oso motibatuta» ikusten dituela esan du Axio Arañak, batez ere Getxoren aurkako partidaren ondoren geratu zitzaien gorputzaldiarengatik. Irabaziz [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak