Ordiziako Eskarabilla auzoko jaiak direla eta, larunbat goizetik igandera bitartean Goierri, Maribaratza eta Urdaneta kaleak itxita egongo dira ibilgailuentzako jaietako jarduerak iraun bitartean. Urdaneta kaleko trafikoa Joan Amezketa kaletik bideratuko da.
Asteburuan festak ospatuko dituzte Eskarabilla auzoan . Herri bazkaria eta umeen danborrada egitarauaren barruan sartu dituzte. Bazkarirako txartelak irailaren 15era arte egongo dira salgai Aldasoro eta El Paso tabernetan eta Bege dendan. 15 euroan eros daitezke. Menuak paella, haragi egosia, postrea, kafea eta kopa biltzen ditu. Haurrentzako menu berezia ere jarri dute, 5 euroan: makarroiak, solomoa eta postrea emango dizkiete hauei. [...]
Ganadua jada Garagartza plazara eta inguruetara ekarri dute. Jendea gutxika inguratzen ari da eta festa giroa Ordiziako kaleetan zabaltzen ari da, trikitilarien eta dultzainarien doinura. Joxe Migel Barandiaran plazan ere dena prest dago fruitu eta barazki lehiaketa hasteko.
Etzi, asteazkena, Ordizian egingo duten Euskal Jaietako azoka berezia aurkeztu dute eguerdian Donostian. Azokaren barruan, Latxa ardiaren esnez egindako XXXIX. Gazta-lehikaeta entzutetsua ere egingo da, Beti-Alai pilotalekuan. Ordiziako Udalak, Idiazabal Gaztaren Kofradiak eta Idiazabal Jatorri Izendapenak elkarlanean antolatu dute aurten ere lehiaketa. Goizeko 10:30ean hasiko da lehiaketa etzi, eta 13:30ak aldera jakingo da zein artzainek [...]
Egunotan Euskal Jaiak ospatzen ari dira Ordizian. Asteazkena izango da egun handia, gazta eta odolki lehiaketekin, baina gainontzeko egunetan ere badago zer egin edo zer dastatu. Gaur, esaterako, film laburren emanaldia egingo dute 19:30ean Herri Antzokian. Egoi Markaidaren Arditan, Carlos Rodriguezen Berriro igo nauzu eta Asier Altunaren Artalde lanak egongo dira ikusgai. Ondoren, zuzendariekin solasaldia egiteko aukera egongo da. Lotutako albisteak: • Eskura ezazu egitaraua [.pdf] • [...]
Ordiziarrak Santa Ana jaietako azken asteburuan sartu dira. Gaur, tradizioa eta jaia batzen diren eguna ospatzen ari dira. Goizean, santaneroak, aurten ezkondu diren Ordiziako bikoteek ohiko kalejira eta Santaneroen Soka Dantza egin dituzte egunari hasiera emateko. Ondoren, 13:00etan, kuadrillek hartu dituzte udaletxe aurreko plaza eta kaleak, euren eguna izaki. Santaneroen Soka Dantza 500 urte baino [...]
Bezperako parranda handiaren eta zaindariaren eguna goizetik bizi nahi izaten dutenen uztarketa izaten da Santa Ana eguna. Asko izan dira gaur goiz-eguerdi partean Ordiziako kaleetan zebiltzan mozorrotuak , herriari biharamun kolorea ematen ziotenak. Goizaldeko danborrada bukatu eta berehala, tradiziozko kalejira egin dute 08:30ean Irungo musika bandako kideek. Haiena amaituta, Meza Nagusi jendetsua egiten da Jasokundearen elizan, [...]
Santa Ana jaiak orain pare bat ordu hasi dira Ordizian, Alberto Briz jubilatuen elkarteko lehendakariak suziria piztearekin batera. Burrunbazale txaranga Ordiziarrak gera! jotzen hasi bezain pronto plaza inguruan elkartutako herritarrak kanta eta dantza hasi dira, giro eguzkitsua lagun. Erraldoiak eta buruhandiak atera dira ondoren kalejiran Urdaneta kalera aldera, txistulari eta trikitilariz lagunduta. Korrika saioa ederrak egin dituzte [...]
Nazioen Mundua ekimenak ekoitzi eta Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala emango dute gaur gauean Ordizian, txosna gunean, 21:30ean. Santa Ana jaiei begira txosnek eta gaztetxeak antolatu duten egitarauaren barruko ekitaldia izango da, gaur Autodeterminazioaren Eguna ospatzen ari baitira. Ez da sarrerarik ordaindu beharrik izango, eta antolatzaileek gazta pintxoak eta ogitartekoak jarriko dituzte. Nazioen Munduko materiala ere [...]
Sanjoanak herri, auzo eta kale askotan ospatuko dituzte asteburuan. Urrestillan, ordea, festa egun handiak izango dituzte etzi hasi eta asteazkena bitartean. Festen antolaketaz Urrestillako Festa Batzordea
Hogeita hamahiru komunitate, hizkuntza eta historia / biltzen dituen herri batetik zaitugunez etorria / 200 urte atzera egin beharko genuke ia / herri aske bat izatearen izerdi eta ausardia/eman zituen
Joxe Makazagak (Zarautz, 1935) bizitza osoa egin du arraun munduan murgilduta. Hasieran arraunlari bezala, gerora ZAEko zuzendaritzako kide gisa, baita presidente bezala ere, lau urtez. 65 urterekin dena
'Secessionism: identity, interest, estrategy' liburuan bildutako ondorioak aurkeztu ditu Jason Sorens politika zientzietako irakasleak Donostian. BERRIAko papereko edizioan argitaratutako elkarrizketaren bertsio