Ekonomia

Etxe kaleratzerik egiten ez dutela utziko esan dute plataformako kideek

2012/12/14
Nork

Goierriko Kaleratzeak Stop plataformak nabarmendu du ez duela etxe kaleratzerik gerta dadin utziko. Gaur eguerdian elkarretaratze jendetsua (ehun lagundik gora) egin dute Ordiziako Kutxaren aurrean, Ordizian datozen asteetan gerta daitezkeen hiru etxe kaleratzeren aurrean protesta egiteko. Lehenengoa datorren astelehenean bertan, hilaren 17an, 14:00etan, gerta daitekeela adierazi dute, baina Igor Eguren alkatea Kutxako ordezkariekin hitz egiten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Iruzkin bat »

“Kutxabankek egingo dituen kaleratzeak” salatuko dituzte etzi Ordizian

2012/12/12
Nork
“Kutxabankek egingo dituen kaleratzeak” salatuko dituzte etzi Ordizian

Goierriko Kaleratzeak STOP Desahuzioak plataformak elkarretaratzea egingo du datorren ostiralean, abenduak 14, 12:00etan Kutxabank parean, Ordiziako Plaza Nagusian. Esn dutenez, “Kutxabankek datorren hilabeteetan egingo dituen bizilagunen kaleratzeak” salatu nahi dituzte protesta honekin. Pasa den astean aurkeztu zuten Goierriko plataforma, eta aurkezpenean esan zutenez, bi urtean ehun etxe kaleratze inguru gertatu dira Goierri beheko herrietan .

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Iberdrolak azpiestazio berri bat jarri du martxan Ordizian

2012/12/11
Nork
Iberdrolak azpiestazio berri bat jarri du martxan Ordizian

San Juan auzoan kokatu dute, eta ez da ohiko azpiestazioak bezalakoa: eraikin baten barruan kokatu dute, langileentzako eta faunarentzako segurtasuna handituz. 30/13,2 kV-ko azpiestazioa da eta bi transformagailu ditu, bakoitza “10 Megavoltioanperiokoa”. tentsio ertaineko sei linea ditu irteeran. Esan dutenez, “Teknologia berriena” du azpiestazioak eta Ordizia, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Orendain, Baliarrain, Altzaga, Arama, Gaintza, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Bi urtean ehun etxe kaleratze inguru gertatu dira Goierri beheko herrietan

2012/12/05
Nork
Bi urtean ehun etxe kaleratze inguru gertatu dira Goierri beheko herrietan

Azkeneko bi urteetan, 2011ko urtarriletik 2012ko azaroaren 28ra, Goierri behean ehun etxe kaleratze inguru gertatu dira, eskualdean sortu den Desjabetzeak Stop plataformak jakitera eman duenez. Horietatik 65 Ordizian eta Beasainen izan dira, eta gainontzekoak inguruko herri ertain eta txikietan. Alokairua ordaindu ezinik etxerik gabe geratu direnen herritarren kopuru zehatzik ez dute eman. Egoera ikusita, plataforma [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Zerbitzu eta lorezain lanpostuetarako proben behin behineko emaitzak kaleratu dituzte

2012/12/04
Nork
Zerbitzu eta lorezain lanpostuetarako proben behin behineko emaitzak kaleratu dituzte

Ordiziako Udalak zerbitzu eta lorezain lanpostuetarako eginiko proben emaitzak argitaratu ditu. Bere webgunean jarri ditu emaitzak ikusgai. Behin behineko zerrenda da, abenduaren 10era arte alegazioak aurkezteko epea ireki baitute. Behin epea igarota, eta behar den aurrerapenarekin, Udalak hurrengo fasearen eguna, ordua eta tokia ezagutaraziko ditu. Epaimahaiak planteatutako zereginekin lotutako ariketa praktikoa izango da tartean, derrigorrezkoa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Arabar Errioxako ordezkaritza Ordizian izan da bisitan

2012/11/22
Nork
Arabar Errioxako ordezkaritza Ordizian izan da bisitan

Euskadi Gastronomika planaren baitan, Arabar Errioxako 40 ordezkari Ordizian izan ziren atzo bisitan. Igor Eguren alkateak D´elikatuzen egin zien harrera. Niko Osinaldek, Goiturreko ordezkariak, Goierriko Lehiakortasun Turistikorako Planaren berri eman zien bertan bildutako ordezkari politikoei, Upeltegiei, Jatetxeei, turismo bulegoei eta zerbitzu turistikoetako enpresetako kideei. Ordiziako herrigunean buelta bat emanez amaitu zuten bere bisitaldia.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Tasa eta prezio publikoak biharko ordaindu behar dira

2012/11/09
Nork

Bihar, hilak 10, bukatutako tasa eta prezio publikoak borondatez ordaintzeko epea. Helbideratuta dauden erreziboak bihar kargatuko dira. Udalaren webgunean lor daiteke informazio gehiago.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Babes ofizialeko zozketaren emaitzak ikusgai daude

2012/11/09
Nork
Babes ofizialeko zozketaren emaitzak ikusgai daude

Joan den astearte arratsaldean Ordiziako Herri Antzokian egin zen babes ofizialeko etxebizitzen zozketaren emaitzak Ordiziako Udalaren webgunean daude ikusgai. San Joan auzoko 22. lursaileko 20 etxebizitza zozkatu ziren.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Elkarretaratzea egingo dute bihar Ordizian, atzoko lan istripua salatzeko

2012/11/08
Nork

Bihar elkarretaratzea egingo dute Ordizian, atzoko lan istripua salatzeko. Gogoratu atzo langile bat hil zela Ordizian, aldamio batetik erorita . Lan istripu gehiagorik ez lelopean elkartuko dira bihar, 18:30ean Ordiziako plazan. 15 minutu iraungo ditu elkarretaratzeak. Eragile desberdinek egin dute deialdia, horien artean ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak eta LAB sindiktuak

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Ordiziako Garbigunea astelehenetik aurrera erabili ahal izango da

2012/10/26
Nork
Ordiziako Garbigunea astelehenetik aurrera erabili ahal izango da

Sasietako Mankomunitateak gaur eguerdian inauguratu du Ordizian eraiki duen Garbigunea. Goierri mailako hirugarren eta azken garbigunea da –beste biak Urretxun eta Beasainen daude–, eta gaur-gaurkoz 23.000 biztanleko garbigune bat erabiltzeko aukera eskaini du Sasietak. Ordiziako Garbigunea Upabi aldean dago, suhiltzaileen parkearen eta Goierri Eskolaren artean, Oianguren parkera igotzeko bidearen aldamenean. Inaugurazioa gaur izan baldin bada [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak