Ampo Ordiziak 10-7 irabazi dio asteburuan Getxo Arteari. Partida amaitzear zela lortu zuten ordiziarrek garaipena, 80. minutuan, Dani Krollek gauzatutako zigor kolpe bati esker. Ordiziarren hitzetan, “errugbi ona ikusteko aukera eskaini du partidak, eta bi taldeak sailkapeneko goikaldean zergatik dauden ikusi da. Ez da izan entsegu eta puntu ikusgarrien partida bat, baina bai emozioz beteriko, [...]
Dantza zati bat ekimena Ordiziara ere iritsi da. Nazioaren Munduari lotutako egitasmoa flashmob moduan grabatuko dute, herriko eragile desberdinen parte hartzearekin. Hainbat entseguren ostean, gaur arratsaldean egin dute Ordizian flashmob -aren grabazioa. 500 bat pertsona inguru biltzea zen, gaur arratsalderako antolatzaileen helburua, eta bete dutela esan daiteke. Plaza nagusia jendez bete da arratsaldean, musikaren erritmoan koreografia erraldoi bat egiteko asmoz. Horretarako, Ordiziako ostiraletako ohiko azoka ere egunez aldatu dute, [...]
Atzo eta gaur, Dantza zati bat ekimeneko entseguak egiten ari dira Ordizian, Plaza Nagusian. Nazioen Mundua herri ekimenak egin zuen Gazta zati bat dokumentalaren Ardiherria abestia oinarri hartuta, koreografia prestatzen ari dira ordiziarrak. Adin desberdinetako jendea elkartu da gaur 17:00etan. Datorren larunbatean, 15:00etan, Plaza Nagusian bertan egingo dute grabazio ofiziala.
Egun hauetan eskualdeko beste hainbat herritan izan diren bezala , PSE-EEko ordezkariak Ordizian izan dira gaur. Azokan zebiltzan erosleei hauteskunde programak eta sozialisten ikur diren larrosak banatu dizkiete, eta arkatzak oparitu. Gudarien etorbidearen amaieran egon dira hautagaiak, eta tartean zen Iñaki Dubreuil Ordiziako Udaleko zinegotzia. Herritarren kexak, iradokizunak, zalantzak eta animoak jaso dituzte hautagaiek.
Urriaren 21eko hauteskundeei begira EH Bilduren programa aurkezteko ekitaldia egin dute Ordizian. Julen Agirre (ezker abertzalea), Belen Maiza (EA) eta Mikel Leunda (Aralar) izan dira programa aurkeztu dutenak, eta hauteskunde hauek duten garrantzia, EH Bilduk hartuko dituen konrpomisoak eta koalizioaren ardatzak eta proposamenak azaldu dizkiete ordiziarrei. Agirreren arabera urriaren 21eko hauteskundeak “hauteskunde historikoak dira”, eta [...]
Atzo eta gaur stock azoka izan da Ordizian. 24 merkatarik parte hartu dute: batzuek plazan jarri dituzte salgai euren produktuak eta besteek dendaren kanpoaldean. Aurten, lehenengoz, postuak plazan jarri dira. Bai merkatariek eta bai bezeroek aldaketa onerako izan dela diote.
Goizean hasi eta orain minutu gutxira arte, II. Errugbi Tokata Txapelketa Herrikoia jokatu dute Altamirako zelaian. Guztira, 14 talde zeuden izena emanda, eta azkenean, irabazlea, Perla taldea izan da. Goierrin errugbiarekiko zaletasuna ez da berria, baina azken urteetan nabarmen egin du gora zaletu kopuruak. Horren adibide, Ampo-Ordizia taldearen garaipenak ospatzen aritu diren ehunka eta ehunka [...]
ETB2ko Conquistador del fin del mundo-ko hainbat parte hartzaile herriz herri egiten ari diren Conquis Tour saioko kideak Ordizian izango dira asteazkenean. Ordizia Rugby Elkarteko kideen aurka neurtuko dituzte indarrak. 12:00etan taldekako proba egingo dute Joxemiel Barandiaran plazan, eta 17:00etan bakarkako lehia izango da Plaza Nagusian. Asteazkena izanda, Pintxo Tourra egingo dute ondoren, pintxo-poteoarekin bat [...]
Arratsaldeko 18:00etan hasi da Ordizian lehen aldiz egin den emakumeen lasterketa. Herriko plazatik hasi dira lasterkariak, eta 5 kilometroko ibilbidea egin behar zuten. Ibilbide berean behin baino gehiagotan pasa behar zutenez, udaletxe paretik pasatzen ziren bakoitzean gomatxo bana ematen zizkieten lasterkariei, guztira zenbait aldiz pasa diren jakin eta ziurtatu ahal izateko.
Ordiziako Altamiran eta Beasaingo Loinatzen banatuta ari dira jokatzen 20 errugbi talde goizeko 09:00etatik hasita (hamarna talde zelai bakoitzean). Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Haurugby Nazioarteko Txapelketaren zortzigarren ekitaldia jokatzen ari dira. Goizean talde denek elkarren aurka jokatu dute, eta arratsaldean, goizeko sailkapenen arabera, txapelketa egingo dute, finala 18:00etan izango delarik. Hego Euskal Herritik 5 talde [...]
Udako festa deitzen den ekitaldia prestatu du Errenteriako PSE-EEk larunbaterako. Beraungo Pablo Sorozabal plazan egingo dute, 17:30etik aurrera, eta tailerrak, eztabaida eta musikari egingo diote tartea. Euria
Udazkenekoen antza gehiago badute ere eguraldi aldetik, udako lehenbiziko festak hemen dira, sanjoanak. Olaberrian herriko zaindariaren jaiak izango dituzte, bihar hasi eta astelehenean bukatu. Astebukaera
Igor Esnaola legorretarrak Gipuzkoako sega txapelketako finala jokatuko du, igandean 12:00etan Aian (Gipuzkoa). Hilerri azpiko zelaian da (10 euro). Esnaola, Juan Jose Lizaso, Mikel Garaialde eta Mikel Alkorta
Atseden Toki jubilatu elkarteak Bilbora egun bateko irteera antolatu du. Ekainaren 27an joango dira, 08:30ean. Alhondiga ikusi eta Nerbioi ibaian ontzian ibiliko dira. 21:00etan itzuliko dira. Bazkideen prezioa 35