Ordiziako Jakintza dantza taldeak jakinarazi du bihar egingo dutela Santa Ana jaietako haurren aurreskurako lehen entsegua. Jakintza ikastolaren Villa Eugenia eraikinean izango da, 19:00etan. Bihar esan diete parte hartuko duten dantzari gazteei noiz egingo dituzten hurrengo entseguak.
Irakurri gehiago
Etiketak:aurreskua, haurrak, jakintza, ordizia, santa ana jaiak
Bidalita Aisia, Dantza, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
ETBko Finlandia saioak Ordiziako eta Beasaingo gazteen arteko desapiyua grabatu zuen duela bi aste, Ordiziako plazan. Programako arduradunek azaldu dutenez, bihar (larunbata) gaueko 21:30ean emango dute saioa. Gainera, hurrengo astetik aurrera, eitb-ren webgunean ere ikusi ahal izango da.
Irakurri gehiago
Etiketak:beasain, desapiyua, finlandia, ordizia
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Urdaneta ikastetxeak ikasturte bukaerako festa egingo du igandean, Urdanetarrak guraso elkarteak antolatuta. Ospakizunak Goenako frontoian izango dira, 10:00etan hasita. Egun pasarako egitarau betea osatu dute. Ikasleen emanaldia, puzgarriak eta jolasak izango dira goizean zehar. Eguerdian, txistorra banatuko dute eta 13:30ean, sari banaketa izango da. Segidan, 14:15ean, bazkaria egingo dute. Arratsaldean, Eriz magoaren ikuskizuna, dantza [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:festa, hezkuntza, urdaneta
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Mendizaleek, San Donatora antolatu dute hurrengo irteera. Igande goizean izango da, 07:30ean abiatuta. Dorraotik abiatuko dira oinez, eta Unanuera jaitsiko dira. Hurrengo asteko irteera berriz, Oriora egingo dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:irteera, mendia, ordizia
Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Baratzegintza: “Kontuak lehenago atera ezean ondoren alferrik da”. Denborari aurre egin beharreko lana da ezbairik gabe. Udazken neguan jateko prest izango badira, jadanik azalora, brokoli, aza, bruselaza, lonbarda, eskarola kixkurra eta romanesku aza landareak aurki daitezke landare postuetan. Aldiz lehenxeago landatutakoen emaitzak ia dastatzeko moduan ditugu, astero- astero zerrenda luzatzen ari da. Atzo, lehen ozpinetako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, gibelurdinak, ordizia, piperrak
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Dantzari txiki eguna ospatuko da igandean Ordizian, Jakintza dantza taldeak antolatuta. Zazpi dira elkartuko diren dantza taldeak: Iruñeko Amaiur, Ataungo Otsoak, Lazkaoko Oin-Arin, Zaldibiako Iztueta, Alegiko Sutarri eta Ordiziako bi dantza taldeak, Urdaneta eta Jakintza. Joxemiel Barandiaran plazan elkartuko dira 11:00etan dantza talde guztiak, eta hamaiketakoa egin ondoren desfilea egingo dute herrian zehar 12:00etan hasita. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:dantza, jakintza, ordizia, txiki
Bidalita Aisia, Dantza, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Majori kiroldegia bete-betean ari da udako kanpainarekin. Heldu eta haurrentzako ikastaroetan, eta udaleko irekietan izena emateko epea zabalik dagoela gogoratu dute. Aurrez izena eman dutenei plaza gorde diete, baina ordainketa egin beharko dute harreratik igaroz. Oraindik eman ez dutenek, berriz, momentuan egin beharko dute ordainketa kiroldegiaren harreran. Aretoko txirrindularitza, piraguismoa, tenisa, padela eta haurrentzako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:kanpaina, kiroldegia, majori, ordizia, uda
Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak Udalarekin euskaraz! liburuxka banatu du egunotan Ordiziako etxe guztietan. Ordiziako Udala bere funtzionamenduan euskararen erabilera bultzatzeko ahaleginean ari da azken urteotan, bai udal barruko lanean, eta baita herritarrekin, enpresekin eta beste erakunde publikoekin ere. Euskara zerbitzuaren arabera, udal langile gehienek euskaraz badakite, baina euskaraz egiteko eta euskaraz lan egiteko bultzada behar [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, herritarrak, liburuxka, udala
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
San Joan bezperako suaren bueltan akelarrea antolatzen duen Sugorri taldeak jakinarazi du bihar eta bihar egingo dituztela ikuskizuna prestatzeko lehen entseguak. Antolatzaileek nabarmendu dute zenbait aldaketa egingo dituztela ikuskizunean, bai antzerkian eta baita dantzetan ere, eta hori dela eta, herritarrei dei berezia egiten diete entseguetara azaltzeko. Bihar, etzi eta hilaren 8an Aranan elkartuko dira 19:00etan, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:akelarrea, san joan, sua, sugorri
Bidalita Aisia, Antzerkia, Bestelakoak, Dantza, Ikus-entzunezkoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako hemezortzi kirol elkartek euskararen erabilera bultzatzeko konpromisoa berretsi dute, atzo sinatutako hitzarmenarekin. Udaleko euskara zerbitzuak duela bost urte jarri zuen martxan Ordizian kirola euskaraz! kanpaina. Horren baitan, kirol taldeek euskararen erabilera bultzatzeko hainbat konpromiso hartu zituzten. Orain ordea, beste pauso bat eman eta bide hori «indartu» egin nahi dutela azaldu zuten Jon Odriozola euskara [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara
Bidalita Aisia, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »