Ordiziako Ortzadar Argazkizale elkarteak erakusketa zabalduko du gaur arratsaldean (19:00) Barrena kultur etxeko erakusketa gelan. Ortzadar elkarteko hainbat partaideren lanak ikusi ahalko dira: Amaia Oar Arteta, Iñaki Sanchez, Josemi Romero, Imanol Rubio, Jose Ignacio Rodriguez, Unai Arnaz, Javier Quiros, Sergio Bello, Julen Sainz, Aitzol Arruabarrena, Ana Gonzalez, Miguel Cavero, Omar Benmiloud eta Francisco Albarranenak. Erakusketa [...]
Hilabete guztian zehar, bost emanaldi ikusteko aukera izango da Barroko Aire, Musika Barrokoaren Egunak jaialdiaren barruan. Bihar arratsaldean izango da lehen emanaldia, elizan. Diatessaron Ensemble taldea izango da aurtengo jaialdia irekitzeaz arduratuko dena, Nafarroa 1512, Bidegurutzea emanaldiarekin. Jatorrizko musika tresnak erabiliz, XVI eta XVIII mendeen arteko musika egiten egiten du Diatessaron Ensemble taldeak. Elena Martinez [...]
Datozen egunetan maila bikaineko ahots taldeak entzuteko aukera izango dute Goierriko musikazaleek Ordiziako elizan. Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren aitzakian, Alemaniako eta Frantziako abesbatza banak kantatuko dute. Alemaniarren saioa bihar izango da, eta Frantziakoena hilaren 31n. Bi emanaldiak 20:00etan dira. Bi kontzertuak Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatu ditu, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin. Daarler Vocal Consort abesbatza [...]
Joan den larunbatean Ordiziako herrigunean atletismo erakustaldi bat egin zen, eta egun horretan jokatutako proben emaitzak helarazi du Txindoki Atletismo Taldeak. Gorako jauzia, pisu jaurtiketa, erreleboan proba eta hesi lasterketa izan ziren jokatu ziren probak. Egun horretan laguntzen aritu ziren boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkie Txindoki taldeak, baita etorri ziren atleta guztiei eta udal [...]
Hilaren 21ean Zizur Txikian ospatuko den Nafarroa Oinez festara joateko autobusa antolatu du Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak. Txartelak 10 euroan daude salgai Mujika liburudendan, Jakintza Ikastolan eta Hitzaron bertan ( hitzaro@gmail.com eta 943 16 23 66), hilaren 17a arte.
IMSERSOko oporraldi programan izena emateko epea hilaren 9a arte dago zabalik, eta horren inguruan informazioa emateko Ordiziako Jubilatuen egoitzara joan daitezke interesa duten goierritarrek. Astelehenean, hilak 8, lehenengo aldiz programan izena ematen duten pertsonentzat eta eskaera beren kabuz egin ezin dutenentzat informazio saioa egingo dute, 10:30etik 12:30ak arte, Jubilatueneko Zibergelan. Aurreko urteetan programan parte hartu [...]
Orain lau urte desagertzeko zorian egon zen Jakintza Dantza taldea, baina krisi horretatik indarberrituta atera ondoren, Amets Bide kultur elkartea izatera pasa da tarte horretan . Ez dira nonbait borondatezko lanerako garairik onenak. Konpromiso asko eta astialdiari denborarik ezin eskaini. Duela lau urte Jakintza Dantza Taldea desagertzeko zorian egon baldin bazen, lau urte beranduago erabat indarberrituta [...]
Hamar urteko ibilbidearen ondoren, Ordiziako Irriki elkarteak kudeatutako Irriki futbol eskolak ez du lanean jarraituko. “Analisi bat egin ondoren eta ikusita aurten arazo batzuk izango genituela lan ona eskaintzeko, bertan behera utzi dugu hamar urteko ibilbidea”, dio eskolako arduradunek helarazitako oharrak. Goierrin martxan jarri zen lehen futbol eskola izan zen –2002an sortu zen–, eta urte [...]
Hitzaro Euskara Elkarteak antolatutako Ordiziako Kantuz ekimena irailaren 25etik urriaren 5era izango da aurten. Formatu txikiko bi kontzertu –doan izango dira– eta kantu afari bat dira aurtengo iragarritako ekitaldiak. Hilaren 25ean Ander Matxainek eta Mikel Urdangarinek egingo dute kontzertua Garagartza plazan, 20:00etan; hilaren 28an Legorretako Pikunk taldeak joko du Urdin tabernan, 22:30ean. Ordizia Kantuz ohiko [...]
Ganadua jada Garagartza plazara eta inguruetara ekarri dute. Jendea gutxika inguratzen ari da eta festa giroa Ordiziako kaleetan zabaltzen ari da, trikitilarien eta dultzainarien doinura. Joxe Migel Barandiaran plazan ere dena prest dago fruitu eta barazki lehiaketa hasteko.
Karrantzako herriko jaietan zezenketak egin edo ez erabakitzeko egindako herri galdeketan, boto emaileen %53,8k baizkoaren alde egin dute, eta kontra, %43,9k. Parte hartzea %30,4koa izan da.
Irungo Udaltzaingoko nahiz Babes Zibileko kideek udalaren omenaldia jaso zuten joan den astean. Zehazki, udaltzainen kasuan, 20 edo 30 urte baino gehiago lanean egin dutenei gorazarre egin zieten, eta Babes
Udalak Egiako auzotarrekin izandako bilerara jende andana hurbildu da, Atotxako autobus geltokiko lanek eragingo dituzten kalteak jakin nahian. Egia kultur etxeko bilera aretoa lepo bete dute bertaratutakoek.