Edukira joan

Goierriko Hitza

Ordizia
2008ko uztailak 9, Asteazkena

Azken ordukoak

Bi lagun zementuarekin lotu dira Ordizian AHTren obren sarreraren aurrean

2008-06-03 | 11:08:21

Bi lagun zementuarekin lotu dira Ordizian AHTren obren sarreraren aurrean

Ertzaintzak lotu direnei babesa emateko bertan bildu diren 25 lagunak identifikatu ditu

Ordizian AHTren obren sarreran bi lagun zementuarekin lotu dira bidoi batera. Haiei babesa ematera 25 lagun inguru elkartu dira eta Ertzaintzak identifikatu egin ditu denak.

17 erantzun

Baionak irabazi du Ordizian  Haurugby torneoa

2008-05-31 | 19:39:08

Baionak irabazi du Ordizian Haurugby torneoa

Ordiziak laugarren postua lortu du nazioarteko txapelketan

Haurugby torneoa Baionak irabazi du gaur Ordizian. Exeko taldea laugarren postuan gelditu da hamar talderen artean. Bi minutu iraun zuen goizeko patida bakoitzak. Denbora aldetik neurketa motzak izan ziren talde guztiek elkarren aurka jokatzeko aukera izan zezaten. Eguraldia lagun, goizean giro bikaina izan dute baina arratsalderako eguraldia goibeldu eta euri zaparrada artean jarraitu behar izan dute txapelketarekin. Baina jai giroa ez da zapuztu eta bukaeran paella-jana ere egin dute. Haurugby 2008 torneoa Ordiziako Errugbi Elkarteak antolatu du, aurten laugarren urtez eta Euskal Herriko eta Euskal Herriaz kanpoko haur-eskoletako hamar taldek parte hartu dute.

3 erantzun

2008-05-30 | 15:00:54

Libre utzi dute asteazkenean Ordizian atxilotutako gaztea

"Adierazpen askatasuna mugatu" nahi dutela salatu du Askatasunak

"Internet bidez terrorismoa goresteagatik" asteazken goizean Ordizian (Gipuzkoa) atxilotu zuten 32 urteko gizonezkoa -X.R.T.- libre utzi du gaur Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Guardia Zibilak atzeman zuen, eta ordutik haren esku egon da, komunikatuta. Aske geratu arren, hamabostero sinatzera joan beharko du bizilekutik gertuen daukan epaitegira.

Ez du erantzunik

2008-05-29 | 15:37:52

Ordizia Lantzeni agindu dio Udalak San Juan eremuaren urbanizazio proiektua

Mozioak osoko bilkuretan ez aztertzea kritikatu du Mikel Leundak (EB-Berdeak/Aralar), eta publiko artetik kritika bera egin diote udal gobernuari

Osoko bilkurak ordubete lehenago egitea erabaki du Ordiziako Udalbatzak. 09:00etan hastekoa zen plenoa, baina 08:00etara aurreratu zuten azken orduan gaurko plenoa. Ordu aldaketa EB-Berdeak/Aralar udal taldeko ordezkarien eskariz egin dela adierazi du Jose Migel Santamaria alkateak, eta hemendik aurrera plenoak ordu horretan egitea erabaki du gaur Udalbatzak aho batez. Udaletxea obretan dagoenez, Lukusin Plazako Gazte Lokalean egin da osoko bilkura, eta bertan Ordizia Lantzen SA udal elkarteari San Juan eremuko urbanizazio eta etxebizitzen garapena agintzea erabaki dute alderdi guztietako ordezkariek.

6 erantzun

2008-05-29 | 11:55:38

Ordizian atxilotutako gaztea bihar eramango dute Espainiako Auzitegi Nazionalera

Askatasunaren arabera, Ismael Moreno epaileak hartuko dio deklarazioa

Atzo goizean Ordiziako Filipinetako kaleko 17. zenbakian atxilotu zuten X.R.T 32 gaztea bihar goizean eramango dute Espainiako Auzitegi Nazionalera. Askatasuna erakundeak jakitera eman duenez, Ismael Moreno epaileak hartuko dio deklarazioa atxilotuari, 09:00etan. Iturri horren arabera, ez diote legedi antiterrorista aplikatu (ez dago inkomunikatuta), baina Guardia Zibilaren esku jarraitzen du. Internet bidez "terrorismoa goratzea eta Espainiako bandera iraintzea" egozten diote atxilotuari.

2 erantzun

AHTren aurkako protesta egin dute lanen eremuan

2008-05-26 | 19:20:17

AHTren aurkako protesta egin dute lanen eremuan

AHT Gelditu! Elkarlanaren arabera, Ertzaintzak ezin izan zuen galarazi protesta lanen eremura eramatea

Abiadura Handiko Trenaren aurkako hainbat kide Ordiziako Mariaratz bailaran egiten ari diren obren eremura sartu ziren atzo AHTren kontrako jarrera azaldu eta lan horiek «berehala gelditzeko» eskatzeko. Lanen eremuan dagoen etxebizitza baten teilatura igo ziren, eta bi pankarta zintzilikatu ondoren, euren buruak katez lotu zituzten. 'Obrak gelditu! Lurra ez txikitu!' eta 'AHTrik ez! Ekintza zuzena, desobedientzia' zioten pankartek. Ertzaintzak identifikatu eta lan eremutik kanporatu zituen «kolpeka eta indarrez tiraka».

2 erantzun

Erdi Aroko azoka ari dira ospatzen Ordizian

2008-05-24 | 19:14:32

Erdi Aroko azoka ari dira ospatzen Ordizian

gaur hasitako feriarari bihar emango dote segida, goizez eta arratsaldez

Erdi Aroko Azoka ari dira ospatzen Ordizian. Azokagaur hasi da eta bihar bukatuko da. Bihar ere deafileak izango dira goizez eta arratsaldez, baina berritasunik ere bada. Albaolako kideek Barrenako parkean itsasontzi baten eraikuntza irudikatuko dute bihar arratsaldean, Basotik Itsasora izenburupeko egitasmoarekin.

Ez du erantzunik

Udal gestio ereduan "atzerapausu larriak" eman dira, ezker abertzaleak salatu duenez

2008-05-23 | 16:43:13

Udal gestio ereduan "atzerapausu larriak" eman dira, ezker abertzaleak salatu duenez

Datorren asteartean beteko da urtea udal hauteskundeak egin zirenetik, eta balantze politikoa aurkeztu dute

Maiatzaren 27an udal eta foru hauteskundeen urteurrena beteko da, eta horren harira, Ordiziako ezker abertzalearen ordezkariek urteak eman duenaren balantze politikoa egin dute. Ordiziako Udalean «defizit demokratikoa» dagoela, gestio ereduan «atzerapauso larriak» eman direla eta ez dela «berrikuntza pizgarririk» egin, eta ezker abertzalea hauteskundeetan aurkeztu zuen programa aurrera eramaten saiatuko dela nabarmendu dute.

3 erantzun

Agenda

Irteera

Cabarcenora txangoa
ORDIZIA, Cabarcenora - 2008-07-10

Zinema

'Anonimos' filma
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-07-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.