Edukira joan

Goierriko Hitza

Ordizia
2008ko irailak 6, Larunbata

2008-06-05 | 15:15:08

UDALA

Boluntarioen lana ezagutarazteko azoka antolatu dute aurrenekoz

Ekainaren 14an izango da feria, eta aste guztian boluntarioek parte hartuko duten hitzaldi zikloa izango da

Datorren astean beste azoka baten bilgune izango da Ordiziako Plaza Nagusia: Gizarte Boluntarioen Feria. Herritarren Partehartzea eta Boluntariotzaren Sustapenerako udal batzordeak antolatu du azoka berri hori, feria eta jaialdietako delegazioaren eta hainbat elkarteren laguntzarekin. Ekainaren 14an izango da azoka, eta datorren aste guztirako hitzaldi-ziklo bat antolatu dute.

Monica Marañon Herritarren Partehartzerako batzordeburuaren arabera, Ordizian lan egiten duten gizarte boluntario eta elkarteen lana jendeari ezagutzera ematea da aurreneko helburua, «sarritan esker gutxi jasotzen duen lana baita». Bigarren helburu bat ere nabarmendu du gaurko agerraldian: «Boluntarioen arteko topagune, esperientziak elkar trukatzeko gune, boluntarioen ekimenak zabaldu eta berri emateko eremu, eta boluntario berriak hartzeko aukera gisa antolatu nahi dugu azoka hori».

"BALORE FALTA HANDIA"
Marañonen ustez, gaur egungo gizartea «gero eta indibidualistagoa eta balore falta handiagokoa bihutzen ari» da, baina salbuespenak ere badaudela nabarmendu du. «Horren adierazpena da Ordizian lan egiten duten boluntarioak, hain aktibo eta beharrezkoa den mugimendua, baina sarritan horren gutxi eskertzen dena».

Jose Migel Santamaria alkatearen esanetan, legealdi hasieran sortutako delegazio berria ez zen «kapritxoz» sortu, «asko baitira Ordizian betidanik musutruk, ia egunero, gure gizartearen eta denon bizi-kalitatea hobetzearen alde lan egiten duten boluntarioak». Babes zibileko langileek joan den igandean izandako euriteen ondoren egin zuten lana jarri du adibide modura Santamariak.

LIBANORI BURUZKO ERAKUSKETA
Ekainaren 14a izango da azokaren eguna, baina astelehenetik ostiralera boluntario elkarteek emandako hitzaldiak izango dira Barrenan, 19:00etan. Horrez gain, Gurutze Gorriak Libanoko gerrari buruz prestatutako ’33 gerra egun 33 iruditan’ erakusketa egongo da ikusgai Delikatuzen aste osoan.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

2008-06-06

Norbaitek ezagutzen al du Marañon hori? Ikusi al dezute herrian zerbaitetan lanean? Eta participación ciudadana, zer da? ANVkoek ezin parte hartu, Oianguko kontutan herriko jendea ezin parte hartu, Lopez konzejal lapurra... Etxeratekok ere boluntarioak dira, aeta hoiei diru laguntza kendu diezuete.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.