
2008-06-05 | 11:34:40
UDALA
Majori kiroldegiaren kudeaketan "irregulartasun ekonomikoak" egon direla adierazi du Ordiziako Udalak
Jose Migel Santamari alkateari maiatzaren 19an eman zioten "irregulartasunen" berri, eta 21ean kargutik kendu zuten kudeatzailea
Majori kiroldegiaren kudeaketan irregulartasun ekonomikoak egon direla adierazi du Ordiziako Udalak. Boluntarioen Azoka iragartzeko eman duten prentsaurrekoaren ondoren eman du Jose Migel Santamaria Ordiziako alkateak kiroldegiko irregulartasunen berri. Zuzendari-kudeatzailek 50.000 euro gainditzen ez duen diru-kopuru lapurtu duela eta aste honetan bertan diru hori itzuli egingo dela nabarmendu du Santamariak.
Ordiziako Udalak gaur goizean eman du Majori kiroldegiaren kudeaketan egon diren irregulartasunen berri. Irregulartasun horiek ekonomikoak direla nabarmendu du Jose Migel Santamaria alkateak, eta berak irregulartasun horien berri maiatzaren 19an izan zuela adierazi du. "Momentu horretatik bertatik prozedura administratibo eta judizial egokiak martxan jartzeaz gain, gertatutakoaren berri eman genien zinegotzi eta alderdi politiko guztiei, kiroldegiko eta Udaleko langileei, eta kirol taldeetako ordezkariei". Egoera hori bideratu ondoren herritarrak informatzeko une iritsi dela uste du Ordiziako Udalak.
Maiatzaren 21etik Josetxo Elkoro Majori kiroldegiko zuzendari-kudeatzailea izandakoa bere eginkizunetatik kanpo dagoela adierazi du Santamaria alkateak, "2006tik kiroldegiko eguneroko diru-bilketatik bidegabeki dirua kentzen aritu dela ziurtatu ondoren". Gertaera horiek argitzeko salaketa jarri zuten orduan Ministeritza Fiskalean. "Ostutako diru-kopurua 50.000 eurorainokoa da eta aste honetan bertan itzuliko da". 1990etik izan da Elkoro Majoriko zuzendari-kudeatzailea, eta apirilaren 22an Kirolaren Euskadi Saria jaso zuen kirolaren sustapen, formazio eta dedikazioaren alde egindako lanarengatik.
"NEURRIAK HARTZEN HASI"
Santamariaren arabera, Majori kiroldegiak "bere zerbitzua normaltasunez eskaini dezan neurriak hartzen hasi" zen Udala maiatzaren 22an.
Bukatzeko, esker oneko hitzak izan ditu Santamariak. "Honen bidez, gai honen inguruan talde politiko guztien eta kiroldegiko langileen aldetik izan dugun kolaborazioa eskertu nahi dut".
Parrez lehertzen | 2008-06-15
Foru honetan jendeak lotsarik ez du. Alkatearen errua omen da. Eta oposizioan egon diren partidu politikoak? Zenbatek eskatu dute azkeneko 26 urteotan Majoriko kontuei buruzko informazioa? Edo zenbakiak hobetogo kontrolatzeko eskarea, zeinek presentatu du 26 urtetan? Oso erreza da zezena pasatu ondoren komentarioak egitea. Zinegotziak egunero egin behar duen lana egitea baino errezagoa. Josetxo lotxagabe bat da, nik kartzelan sartuko nuke. Alkatea gizajo bat. Eta emen abantaila politikoa atera nahian ari den jendillaje hau grazirik ez duen zirko bateko pailaso talde bat.
ni | 2008-06-09
Horregatik agindu zuen JOSETXOK Ordiziako hainbat taldetako jendea (atletismo, rugby, futbol,.....) ez baziren MAJORIKO SOZIO egiten ez zirela gehiago sartuko kirol istalazioetan. Hori da hori kirolarien alde egotea. Bejondeizula!!!!!
Majorin azken 15 urtetan ibilitakoa | 2008-06-07
Aurreko post batzuetan Josetxo deabruarekin konparatu dutenean eta alkatesa, alkate eta hainbat zinegotzi zipriztindu nahi izan dituzuenean, idatzi beharrean agertu naiz. Argi dago egin duena ez dagoela ondo eta epaileen aurrean jarri behar dela arazo hau konpontzeko eta benetako errudunak zein diren jakin ahal izateko, nahiz eta badakigun nola funtzionatzen duen justiziak eta posible den dena ez azaltzea. Baina batzuk, Josetxoren izenaz gain beste izen batzuk ere atera dituzue, pentsatzen dut froga garbiak izango dituzuela horiek salatzeko, ez baita nahikoa kalean entzundakoarekin, honek esan didala hark esan diola... Gustatuko litzaidake jakitea zuetako zenbat zareten Majoriko eguneroko erabiltzaileak eta zenbatek ezagutu duzuen Josetxoren eguneroko lana. Beti kirola eta kirolarien alde ez beste sasi-kiroldegiren moduan. Berriro diot honekin ez dudala esan nahi epaileen aurrean jarri behar ez denik. Baina, jende asko dago eskandalu baten aurrean ahoa hitzez betetzen zaiona politika tartean sartzeko eta kasu honetan Josetxo kakaz betetzeko.
Peche | 2008-06-06
HAMAHIRU, guztiz ironikoa izateko asmoa nuen. Badakit ez zuela inolako soldata kaxkarrik, baliteke gaur hau irakurri duen bakoitzak 100€ jarrita here ez zela iritsiko bere soldatara.
PEPITA | 2008-06-06
Lapurretaren berri egunkarietan agertu beharko litzateke haundi haundian eta argazki eta guzti. Ea lotsa piska bat pasatzen duen JOSETXO ELKOROk. Bainan lotsa ez duenez, oraindik arro egongo da.
hamahiru | 2008-06-06
Gizajoa bera, ez dakizue zelako pena ematen didan. Halako behar larria zuen non dirua hartu beste aukerarik ez zuen izan, gizajoa. Tono ironikoa off... Behartsua? Jakin nahi nuke nolako soldata zuen... Hemen batzuk deabruari ere aurpegia ateratzeko gai dira.
peche | 2008-06-06
Gizon hau langile errespetagarria baita, ez errugbian jokatzen duen gaizkile bat. Jokoan Bera-Berako bati sudurra puskatzeagatik salatua izan den GAIZKILE bat izanda normala argazki eta guzti azaltzea Goierri Telebistako erreportaian (aurreko astean bertan). Baina 50.000€ lapurtu dituen behartsu bat... Honen izen eta argazkiak nola jarriko dituzte bada? mesedez, gizajoak ez du ezer egin eta herri osoa berak egin omen duenaz hitz egiten ari da, ez al du bada horrekin nahikoa? Lehenagotik bazekiten, zergatik ez zuten lehenago ezer egin? zerbait ezkutatzen dute ala?
izen abizenak | 2008-06-06
Goierri telebistan atera den bideoan nori buruz ai den ez du esaten!!! Lotsik ez du tipo honek...hainbeste urten bea bakarrik aittu ote da lapurretan???
izen abizenak | 2008-06-06
Alkate jauna: ustezko lapurraren izen abizenak jakin nahiko genituzke !!!!!
anaa | 2008-06-06
enee, aspaldiko! bizi al haiz? Hitzako foro hauetan faltan botatzen haugu!! jaja...
Enee | 2008-06-05
Zer die ba 50000 euro? Eneeeeee Guggenheimen 500.000. Haciendan, auskalo zenbat! Hoiek bai artistak! Hoiek ere gauza asko ondo eginten zituztelako jarri zittun PNVk kargu haietan. Aze fenomenok! Horiek bai merezi dituztela sarik. Proposatzen det urrengo sarie Oianguko fenomenoi ematea.
2008-06-05
Denok egiten ditugu gauzak gaizki eta berak ere bai, orain dela gutxi Eusko Jaurlaritzak saritu zuen, dena gaizki egiten duenari ez diote saritzen.
Oportunismoaz | 2008-06-05
Bai, "betiko oportunistak" "betiko lapurren", "betiko txantxullok" salatzen. Zeinek du kulpa, salatzen dun oportunistak, ala lapurtzen dun eta hura babesten dun oportunistak? Eta besteari, txikizioak aipatzen dituenari, esango nioke udalak pintada sinple batzuk salatzen ditula, milla euro balio ez dun zabor ontzi bat erreta 10 urteko kartzelela zigorra jasotzen dala, eta bitarten 50.000 euro (ala askoz gehio?) lapurtu duen bat kalean lasai dela, eta udalak oraindik babestu egingo dula. Oportunista batzuk haien poltsikoetara begira. Beste oportunista batzuk beren lan politikoa normal egiteko oportunitaterik gabe.
ordiziar bat | 2008-06-05
inork ez du esan dena gaizki egin zuenik. Baina gauza asko egin zituen gaizki ez lapurtzea bakarrik eta kiroldegiko eta batez ere kirol elkarteetako partaideek badakite hori. Eta aurreko bati erantzunez, notizi hau aspaldi dabil kalean bueltaka eta ez da lehenago argitaratu udalak nahi ez zuelako eta orain argitaratu da beste erremediorik ez duelako eduki.Egia da denuntziatu dutela. Baina hori udalaren obligazioa da bere empresa bateko langilea izateagatik. Beraz nik ez dut horregatik txalotuko udala hori egin beharreko zerbait baitzen.Udalak eta bertako agintariek egin beharrekoa beraien responsabilitatea onartzea da.ezin da 26 urtean eduki pertsona bat denon diruarekin jolasean eta orain denen beste aldera begiratu. Eta guzti hau kirol patronatua desegin eta MAJORI S.L. sortzearen ondorioa da.aii eta denok telebistara begiratu eta Marbellara begiratzen dugu, pixkanaka- pixkanaka konturatuko gara Marbellara joan beharrik gabe hemen inguruan handiagoak gertatzn direla...Ea egunen batean denok begiak ireki eta konturatzen garen!!
2008-06-05
Betiko oportunistak hasi dira kaka nahasten. Irakurri al dezute notizia? "Momentu horretatik bertatik prozedura administratibo eta judizial egokiak martxan jartzeaz gain,..." Horrek esan nahi du salatu dutela. Orain arte ez dut ezer honik irakurri. Ez nuez ondo ezagutzen baina 26 urte bazeramatzan ez zuen dena gaizki egingo, ezta?
2008-06-05
Gaizki egindakoak ordain dezala. Baina egia al da beti besteei - inoiz ez batzuei- egurra ematen ari direnentzat txollo bat dala holako notizia? Egia al da? Egurra denentzat. Hortako ez dago kolore politikorik. Egia al da Ordizin urtetan gertatu diren hilketa eta txikizioen aurrean isilik gelditu zirenak, orain bero-bero eginda JUSTIZIA eskatzen ari direla? EGIA AL DA?
hamahiru | 2008-06-05
8.- Ez. 9.- Bai eta bi aldiz bai. 10.- Hori baino gauza argiagorik...
10 galdera | 2008-06-05
1.- Egia al da 2006tik aurrekoa ezin dela ezagutu? Non dago kontrola? 2.- Egia al da langileek aspalditik eskatzen zutela diru sarrerak beste modu batera kontrolatzea? 3.- Egia al da gerenteak urtetan aurkitzen zituen oztopo guztiak ezabatzen joan dela eskuak libre izateko (Moyua, langileei presioak...)? 4.- Non egon dira Alejandra eta Santamaria alkateak, kirol zinegotzi Lariz eta Iturrioz, udal idazkari eta kontuhartzailea? 5.- Egia al da Udalaren, Alejandraren, presioagatik kendu zela orain egun batzuk forotik gai hau? 6.- Egia al da Zarautzko kiroldegiko lapur hura Diputazioan lanean ari dela? 7.- Egia al da Santamaria eta udala lapurrarekin miramentu osoz ari direla jokatzen? Berdin egingo al lukete beste langileren batekin? 8.- Ez al da Udala akusazio partikular bezala aurkeztuko? 9.- Ez dira, bada, lapurra eta udala adosten arituko nola jokatu kakak ahalik eta gutxien zipriztintzeko? 10.- Egia al da Udalak ez duela egirik esaten?
Igerilaria | 2008-06-05
Dirua itzuliko dela? Eta? Beste zerbait ere egin beharko da, ezta? Lotsarik ez balu, Udalak herri akusazio bezala epaiketara eraman beharko luke zuzendari ohia...
Zarauztik | 2008-06-05
Zarauzkoan ere berdina gertatu zen, baina lapurra lasai dabil, salaketarik edo epaiketarik gabe. Zarauzko kasuan, Udala eta alderdi guztiak konplize izan ziren, bai orduan eta bai orain.
betiko | 2008-06-05
Aspaldiko landia horri. Zuk zer egin zenuen ba? Besteek egin dutena saltzea oso erreza da. Baina ez dut entzun iñon lankide izan zen batek zeoze esan edo egin zuenik. Lapurreta bat izan da bai, eta hori guztiz salagarria da,
hamahiru | 2008-06-05
Iaz ohartu omen ziren... ia. Ta nik sinistu! Eta, hala izango balitz ere, eta nik nahiko garbi daukat indibiduo honek lehenagotik ere egingo zuela lapurreta (lapurreta, ez irregularitateak!) baina udalak inolako kontrol mekanismorik ez zuenez, ba ezin ohartu. Azkenean poliko langileak ohartu behar ziren. Orain Santamaria aurpegia garbitzera atera zaigu, hitz potolo eta politekin, baina hori benetan ardura norena den ezkutatzeko da. Polikiroldegian herritarron dirua erabiltzen den heinean, kontrolatuta egon behar du, eta ez personaje soil baten esku, ikusi dugu bestela zer gertatzen den. Jakin nahi nuke ea kasu bakarra ote den. Ah! Eta, garbi izan 50000 horiek oso txiki geratu direla, tipo honek 26 zeramatzan majorin nahi zuena egiten, atera kontuak!
Aspaldiko lankidea | 2008-06-05
Urteak dira Ordiziko Polikiroldegian irregulartasun asko gertatzen direla! Inork ez zuen jakin nai? Orain da momentu egokia? Zergatik ez diote orain harte eduki dezuten alkatesari galdetzen? Zuen herria maite ezkero hasi zeozer eiten, ze alkatesa eta bere sekituaren gaizki eginiko gauzen ondorioz orain hasiko zarete ordaintzen!! Kontuz!! asko dago tapatzeko ta.....
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.