
2008-05-31 | 19:39:08
Errugbia
Baionak irabazi du Ordizian Haurugby torneoa
Ordiziak laugarren postua lortu du nazioarteko txapelketan
Haurugby torneoa Baionak irabazi du gaur Ordizian. Exeko taldea laugarren postuan gelditu da hamar talderen artean. Bi minutu iraun zuen goizeko patida bakoitzak. Denbora aldetik neurketa motzak izan ziren talde guztiek elkarren aurka jokatzeko aukera izan zezaten. Eguraldia lagun, goizean giro bikaina izan dute baina arratsalderako eguraldia goibeldu eta euri zaparrada artean jarraitu behar izan dute txapelketarekin. Baina jai giroa ez da zapuztu eta bukaeran paella-jana ere egin dute. Haurugby 2008 torneoa Ordiziako Errugbi Elkarteak antolatu du, aurten laugarren urtez eta Euskal Herriko eta Euskal Herriaz kanpoko haur-eskoletako hamar taldek parte hartu dute.
2008-06-18
Altamira errugbyrako ez du balio zelai artifizialean lesio gehiago gertatzen dira. -FUTBOL +RUGBY AUPA ORE
2008-06-18
Errugbya kirola baino gehiago da. animatu eta etorri gozatzera. eta urrengo urtean tope arituko gara eta orretarako zuen laguntza behar dugu etorri animatzera. TREVIJANO DA GURE ZELAIA EZ ALTAMIRA.
2008-06-17
aupa ordizi. aurten denboraldi ona egin duzue urrengoan hobea animo eta jarraitu lanean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Errugbilariak gaur goizean Ordiziako Altamirako zelaian.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.