
2008-05-30 | 15:00:54
Politika
Libre utzi dute asteazkenean Ordizian atxilotutako gaztea
"Adierazpen askatasuna mugatu" nahi dutela salatu du Askatasunak
"Internet bidez terrorismoa goresteagatik" asteazken goizean Ordizian (Gipuzkoa) atxilotu zuten 32 urteko gizonezkoa -X.R.T.- libre utzi du gaur Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Guardia Zibilak atzeman zuen, eta ordutik haren esku egon da, komunikatuta. Aske geratu arren, hamabostero sinatzera joan beharko du bizilekutik gertuen daukan epaitegira.
Guardia Zibilaren arabera, X.R.T.-k modu anonimoan idazten zuen sareko foroetan, eta Espainiako bandera "laidotzen" zuen, "terrorismoaren biktimen kontrako irainak" idazten zituen eta "ETAren ekintza terroristak justifikatzen" aritzen zen.
"Interneten adierazpen askatasuna mugatu eta beldurra hedatzeko helburua dagoela salatu nahi dugu", dio Askatasunak. "Munduan dauden ideia eta ideologia guztietako mezuek lekua duten eremua da sarea, eta ez da kasualitatea hor ere mezu batzuk zigortuak egotea. Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoeraren beste adibide bat da atxiloketa".
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.