
2008-05-29 | 11:55:38
POLITIKA
Ordizian atxilotutako gaztea bihar eramango dute Espainiako Auzitegi Nazionalera
Askatasunaren arabera, Ismael Moreno epaileak hartuko dio deklarazioa
Atzo goizean Ordiziako Filipinetako kaleko 17. zenbakian atxilotu zuten X.R.T 32 gaztea bihar goizean eramango dute Espainiako Auzitegi Nazionalera. Askatasuna erakundeak jakitera eman duenez, Ismael Moreno epaileak hartuko dio deklarazioa atxilotuari, 09:00etan. Iturri horren arabera, ez diote legedi antiterrorista aplikatu (ez dago inkomunikatuta), baina Guardia Zibilaren esku jarraitzen du. Internet bidez "terrorismoa goratzea eta Espainiako bandera iraintzea" egozten diote atxilotuari.
Askatasunak salatu du atxiloketa horren atzean "interneten adierazpen askatasuna mugatu eta beldurra hedatzeko helburua" dagoela. "Munduan dauden ideia eta ideologia guztietako mezuek lekua duten eremua da sarea, eta ez da kasualitatea hor ere mezu batzuk zigortuak egotea", dio Askatasunaren oharrak. Atxiloketa hori "Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoeraren adibidea" dela diote. Hala, atxilotua aske uzteko eta errepresioaren aurrean mobilizatzeko deia egin du Askatasunak.
2008-05-30
Aupa hi eutsi gogor ta animo!!!
2008-05-29
Animo Xabier, segi aurreraĦĦĦĦĦĦ
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.