Edukira joan

Goierriko Hitza

Ordizia
2008ko irailak 6, Larunbata

2008-05-26 | 19:20:17

AZPIEGITURAK

AHTren aurkako protesta egin dute lanen eremuan

AHT Gelditu! Elkarlanaren arabera, Ertzaintzak ezin izan zuen galarazi protesta lanen eremura eramatea

Abiadura Handiko Trenaren aurkako hainbat kide Ordiziako Mariaratz bailaran egiten ari diren obren eremura sartu ziren atzo AHTren kontrako jarrera azaldu eta lan horiek «berehala gelditzeko» eskatzeko. Lanen eremuan dagoen etxebizitza baten teilatura igo ziren, eta bi pankarta zintzilikatu ondoren, euren buruak katez lotu zituzten. 'Obrak gelditu! Lurra ez txikitu!' eta 'AHTrik ez! Ekintza zuzena, desobedientzia' zioten pankartek. Ertzaintzak identifikatu eta lan eremutik kanporatu zituen «kolpeka eta indarrez tiraka».

Ordiziako Zuhaiztitik abiatuta manifestazioa egin zen atzo eguerdian. Elkarlanaren arabera, 500 lagunek hartu zuten parte bertan. Herriguneari itzuli bat eman ondoren, Mariaratz auzora jaitsi ziren. Ertzaintza han zen ordurako, eta manifestariek ordu erdiko eserialdi egin zuten bertan. Tarte horretan zenbait lagun kateatu egin ziren, eta aldi berean, beste aurkari talde bat lanen eremura sartu, eta teilatu gainera igo zen.

ERTZAINTZAREN ESKU-HARTZEA
AHT Gelditu!-ren esanetan, obren eremuan kateatu zirenek Ertzaintza «esku-hartze latza» pairatu zuten. «Kateak moztu zizkietenean, oraindik eskumuturrak eta orkatilak lotuta zituztela, lurretik arrastaka eraman zituzten kolpeka». Barruan ere tentsio giroa zegoen. Teilatuan zeudenak kanporatu bitartean, beste zenbait lagun menditik obretara sartu zirela dio Elkarlanak, eta horietako batzuk hondeamakinetara kateatu zirela. «Ertzaintzaren jarrera gero eta bortitzagoa izan zen, eta gomazko pilotak jaurti zizkieten menditik protesta egiten ari zirenei». Elkarlanaren arabera, 25 lagun inguru identifikatu egin zituzten, eta lagun bat atxilotu ere bai. «Autoritateen aurkako erasoa» egozten diote. Gero aske utzi zuten.

 

 

Jasotako erantzunak:

2

2008-05-27

Protesta erabat baketsua izan zen. Eta AHT Gelditu Elkarlanak desobdedientziarako deia egin du. Indarkeria Ertzantzak eta egitasmoa inposatzen dutenek erabiltzen dute. Beste kontu bat da nola erantzun behar zaion indarkeria instituzionalari. Askoren ustez, jarrera inposatzaileen aurrean soilik indarkeria da konponbidea. Eta soilik horren bidez geldi daitezke halako proiektuak. Zuk, J.O.T., nola uste duzu borrokatu behar dela AHTren aurka? Nola lortuko da geratzea?

1

J.O.T. | 2008-05-27

Ni ere AHTren aurka nago, baina uste dut indarkeriarekin jokatzen, deslegitimatu egiten dela AHTren aurkako borroka. Etak esan zuenetik AHTren aurka zegoela, arrazoia eman die alde daudenei, argumentu hori badute betirako. Pena bat da.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
AHTren aurkako protesta egin dute lanen eremuan

Manifestariak eserialdia egiten, atzo.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.