Edukira joan

Goierriko Hitza

Ordizia
2008ko uztailak 9, Asteazkena

2008-05-17 | 20:31:48

Futbola

Ordiziak garaipena eta hirugarren mailarako igoera lortu ditu azken minutuan

Cresporen golak eman die garaipena ordiziarrei; ospakizunen tartea da orain

30 urteren ondoren, hirugarren mailan jokatuko du berriz ere Ordiziak. Azken minutuan lortutako gol batek eman die garaipena ordiziarrei. Guztira, 21 garaipen eta 70 puntu lortu dituzte urdinek, eta honenbestez, preferente mailako titulua eta hirugarren mailarako igoera lortu dituzte. Eromenak hartu du Altamira zelaia, eta jokalari, tekniko eta zaletuak, denak atera dira berdegunera garaipen historikoa ospatzera.

Azken minutuan. Hala lortu zituen Ordiziak gola, garaipena eta hirugarren mailarako igoera. Eta Cresporen golarekin batera lehertu zen festa Ordiziako Altamira zelaian. Euripean, jokalari, tekniko eta zaletuak, denak berdegunera atera ziren garaipena ospatzera. Urdinek, taldearen historian ondo gordeta geldituko den titulua lortu zuten atzo. Hogeita hamar urte eta gero, Ordiziak hirugarren mailan jokatuko du berriro ere.
Azken minutura arte ez zen erabaki Zumaiakoren aurkako partida. Ordiziarrak gehiago izan ziren partidan zehar, eta areara ere behin baina gehiagotan iritsi ziren, baina ez zuten asmatu izandako gol aukerak aprobetxatzen. Bigarren zatiko 46. minutuan, partida hutsean amaituko zela zirudienean ordea, Crespok garaipenaren gola egin zuen ordiziarrentzat. Epaileak minutu bat besterik ez zuen luzatu partida, baina minutu luzea izan zen Altamiran bildutako zaleentzat. Izan ere, falta jaurtiketa batean, azken aukera bat izan zuen Zumaiakok, baina baloia kanpora joan zen azkenean.
Epaileak azken txistua jo orduko, benetako festa bihurtu zen Altamirako zelaia. Partida guztian jokalariak animatzen egon zen publikoa, eta azkenean, eurek ere merezitako saria jaso zuten. Euria eta txaloak, dena batera etorri zen. Futbolari, entrenatzaile eta Ordizia Kirol Elkarteko gainontzeko tekniko guztiak zelaiaren erdialdera atera ziren. Baita partida ikusten ari ziren gaztetxo eta zaletuak ere. Jokalarien arteko besarkadak, entrenatzailea airetan botatzea, taldeko argazkiak, dena izan zen festa eta ospakizuna, dena izan zen eromena ordiziarrentzat.
Iluntzean, herrian bertan jarraitu zuten ospakizunek. Datozen egunetan ere, ligako titulua eta hirugarren mailarako igoera ospatzeko ekitaldi gehiago izango dira.

 

 

Jasotako erantzunak:

2

ana | 2008-05-18

Ondo merizitako igoera. Aupa teknikariak!

1

AupA | 2008-05-18

Aupa Ordizi! Zorionak, mezi dezue ta!!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Ordiziak garaipena eta hirugarren mailarako igoera lortu ditu azken minutuan

Ordiziarrak garaipena ospatzen.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.