
2008-04-24 | 16:25:07
KIROLA
Majori kiroldegiaren erabiltzaileak, oro har, gustura daude eskaintzen diren zerbitzuekin
Majoriri buruzko inkestaren arabera, kanpoko igerilekuan berdegune gehiago behar direla uste dute bazkideek
Kaleratu dituzte dagoeneko Majori kiroldegiaren erabiltzaileei telefono bidez egindako inkestaren emaitzak. 423 bazkideri eskatu diote iritzia, eta ondorio bezala esan daiteke erabiltzaileak konforma daudela kiroldegiaren instalazio eta zerbitzuekin, nahiz eta zenbait gabezia sumatu dizkioten. Instalazioei, langileen tratuari eta barne antolakuntzari buruz iritzi ona dute. Okerren baloratzen den atala prezioena da: %44k uste du egokia dela eskaintzen diren zerbitzuetarako, baina %41aren iritziz erdipurdikoa edo txarra da.
Jose Migel Santamaria alkateak, Jon Txurruka kiroletako zinegotziak eta Josetxo Elkoro Majoriko arduradunak aurkeztu dituzte gaur inkestaren emaitzak. Haien esanetan, lortutako emaitzen fidagarritasun maila %95ekoa da. Lortutako emaitzak bi taldetan bereizi dituzte: talde batean, bazkidea izateaz gain, ikastaroren bat egiten ari zirenak, eta beste talde batean, instalazioen erabiltzaile soilak.
EMAITZAK, ATALEZ ATAL
Instalazioen kalitate, egokitasun maila, garbitasun eta mantentze lanei buruz iritzi ona dute bazkideek. Langileen adeitasunaren eta euskara erabileraren inguruan ere antzera pentsatzen dute. Prezioen atala da okerren baloratzen dena: erabiltzaile soilen %44k uste du prezioa ona edo oso ona dela, eta %41ak erdipurdikoa edo txarra. Baina ikastaroetako erabiltzaileek iritzi ezkorragoa dute; %27ak soilik jotzen dituzte ontzat prezioak, eta %61ak uste dut prezioak erdipurdikoak edo oso garestiak direla. Gainerako atalak ontzat jo dituzte erabiltzaile gehienek.
BAZKIDEEN EKARPENAK
’Zer botatzen duzu faltan kanpoko igerilekuan?’ galdera ere egin zieten inkestatuei. 283 erantzun jaso dituzte. %36,4k berdegune gehiago erantzun dute, beste %36,4k espazio gehiago eta %13,8ak ezer ez. Bazkideei ekarpenak egiteko aukera ere eman zieten inkestagileek. 262 izan dira jasotako ekarpenak. %22,1ak igerileku klimatizatua zabaltzea edo hobetzea eskatu dute, %12,6k dutxetako sistema hobetzea, %8,8ari kiroldegia txikia geratu dela iruditu zaio eta %8,4ari aldagelak berritu behar direla. Udal arduradunek adierazi dute aste honetan hasiko dituztela uraren kalitatea hobetzeko lanak.
ordiziarra | 2008-05-26
Alkate eta zinegotzi azkarrak ditugu, alajaina!! Eskeintzen denarekin, eman-jaso erlazioarekin, ados ez gaudenok... EZ GARA BAZKIDE!!
Aitor | 2008-05-14
Zer egin behar dugu Ordiziar eskalatzaileok? Ibarrara joaten jarraitu bhar al dugu? Ez al zaizue iruditzen guk ere kirola egin al izateko txoko bat behar dugula? Ha eta ez esan Majori barrenean dagoena rokodromoa denik. Txantxak ez mesedez
skara | 2008-04-25
majoriko bazkide bezela jaso ditut inkestan emaitzaik baino emaitzak bakarrik eta egie esateko ez nau ados bertan esaten danakin, bata instalazioak erabiltzeko, adb jinasioa, derrigorrez igerilekuarena egin beharra dago, beti beteta dauna 6 kale (uste det) 3 kale kursiloetako, eta beste 3 ?¿ 6 pertsonentzat?¿ aparte udalaren azken hilabetekarian: "Deportes: El Consistorio aporta 75 euros por cada socio del polideportivo" -Rokodromoa (eskalatzeko instalazioa) egin zanetik ez da ikutu harriak kendu egin dira egurrezko batzuk jarri... TXAPUZAS!!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Majori kiroldegiaren kanpo aldea.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.