Edukira joan

Goierriko Hitza

Ordizia
2008ko uztailak 9, Asteazkena

2008-04-24 | 09:27:18

GIZARTEA

Oiangurengo golf-aisi proiektuari boikot aktiboa egiteko eskatu dute

Golf zelaiaren proiektuaren «bazkide ez egiteko», eta praktiketako kantxan «ez jokatzeko» eskatu du Oiangu Bizirikek

Ordiziako Udalak Ikena eta Ikengu enpresekin elkarlanean edota etorkizunean izan daitekeen beste entitate baten laguntzarekin eraiki ditzakeen instalazioei «boikot aktiboa» egiteko deia egin die herritarrei Oiangu Parkea Bizirik Natur Elkarteak. «Oianguko proiektuak parkearen pribatizazioa, ingurunearen hondatzea nahiz egundaino arnas zitekeen giro askea galtzea eragiten du», azaldu zuten atzo Oiangu Bizirikeko kideek Oiangurengo parkean bertan egin zuten agerraldian.

Oianguko golf-zelaiaren proiektuaren «bazkide ez egiteko», eta praktiketako kantxan «ez jokatzeko» deia egin diete herritarrei. «Sor daitezkeen ostatu nahiz taberna zerbitzuetan ere ez ezazuela kontsumitu eta proiektua ez ezazuela lagundu eskatzen dizuegu, arren».

Boikota eginez gero, Oianguren parkearen «pribatizazioa nahiz bere paisaia eta ingurunearen narridura geldituko» dutela adierazi dute Oiangu Bizirik elkarteko kideek, eta parkearen hainbat gunetan «pestizidak erabiltzea eta Oianguko parkearen erabiltzaileengan lesioak eta kalteak eragitea saihestuko» dutela.

HERRI GALDEKETA DEITU ARTE
Oiangu parkea «guztiona eta guztion gozamenerako» dela nabarmendu dute, eta Ordiziako Udalak herri galdeketa deitu bitartean boikotaren jarrerari eusteko eskatu diete herritarrei. Oiangu Bizirik elkarteak gogoratu du Oiangu «parke publikoa» dela, eta «balio paisajistiko handiko jolastoki eta atsedenleku osasungarria» dela. Inguruak natur balio «ugari» dituela diote. «Ordiziako Udala, ordiziarroi nahiz parkeko erabiltzaileei galdetu gabe, parkearen gune libreak pribatizatu eta itxuraldatzeko ahaleginetan dabil».

Golf-praktikarako zelaia, igerilekua eta aparkalekua egin nahi dituztela, eta aterpetxea hiru izarreko hotelean bihurtu nahi dutela esan ondoren, asmo horiek «parkeko hainbat gunetarako sarbidea» mugatzen dutela jakinarazi dute. Halaber, gogorarazi dute aparkalekuaren eta jatetxe-hotelaren aurka helegiteak aurkeztu dituztela.

 

 

Jasotako erantzunak:

3

J.O.T. | 2008-05-19

Ba al dakigu zertaz ari garen? Esandakoa egin behar al da, pentsatu gabe zer ari garen egiten?. Argi ibili eta burua erabili. Ezker abertzalekoak beti gazteak nahasten, baino beraiek lasai... HIPOKRITAK. Argi ibili eta burua erabili.

2

skara | 2008-04-24

boikot aktiboa!! ez da ahipatzen baino udalak herriko hainbat talderi meatxuak egin dizkie oianguren kontrako jarreran jarraitzen badute diru laguntzak moztuko dizkietela eta olakoak esanez....

1

satorra | 2008-04-24

OSO ONDO GAZTEK!! EA IKENAKO JENDEAK BERE BURUARI BERPLANTEATZEN DION EGITEN ARI DENA. Gallardon utzi pakean Oiangu!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Oiangurengo golf-aisi proiektuari boikot aktiboa egiteko eskatu dute

Oiangu Bizirik elkarteko kideak, Oiangun egiten ari diren lanen aurrean.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.