Edukira joan

Goierriko Hitza

Ordizia
2008ko uztailak 9, Asteazkena

2008-04-21 | 18:32:25

AZPIEGITURAK

Su Eskola prestakuntza saioak eskaintzen hasi da

Suhiltzaileei beharrezkoa zaien formakuntza jarraia ematea eta gizartean segurtasunaren kontzientziazioa barneratzea du helburu

Orain bi urteko azaroan inauguratu zuten ofizialki Su Eskola, baina aurreko astean ekin zion prestakuntza saioak emateari. Eskolaren arduradunek eraikinaren ateak ireki dizkiete gaur kazetariei, bertan eskainiko dituzten zerbitzuen berri eman eta benetako suarekin simulazioak nola egiten dituzten erakusteko. Punta-puntako teknologia duen eskola da, Alemanian, Herbereetan edota Frantzian dauden instalazioen pare.

Aurreneko azalpenak aditu ondoren, ordenagailuz beteriko kontrol gela erakutsi diete kazetariei, eta handik su simulagailuen eraikinera eraman dituzte. Gipuzkoako suhiltzaileen zerbitzuburu Jose Luis Ugarteren esanetan, egindako simulazio guztiak oinarrizkoak izan dira. «Ikastaroak egitera etorriko diren jendearen arabera maila bateko edo besteko simulazioak egingo ditugu. Suhiltzaileak badatoz arrisku gehiagoko simulazioak egingo ditugu, ke eta garra gehiago atera ditzakegu...».

Koadro elektriko batek edota auto baten motorrak su nola hartzen duen erakutsi dute. Azken erakustaldian Olaberriako Praxair enpresako hainbat langile autoaren motorra itzaltzen aritu dira su-itzalgailuarekin. «Lehendabiziko ikastaroak suarekin arriskuak izan ditzaketen enpresekin egingo ditugu, eta horren ondoren eskaintza zabalduko dugu gizartera», zehaztu du Ugartek.

Paz Simon Gipuzkoako Diputazioko Kalitate Zuzendariaren iritziz, datozen hilabeteetan jarriko dituzte martxan herritarrek Su Eskola bisitatzeko programak.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Su Eskola prestakuntza saioak eskaintzen hasi da

Auto bateko motorrean piztutako su simulatu bat itzaltzen.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.