
2008-04-18 | 17:53:22
KIROLA
Kirolaren sustapen, formazio eta dedikazioari emandako Euskadi Saria jasoko du Josetxo Elkorok
"Ezuste atsegin bat" izan dela dio, eta harekin elkarlanean aritutakoei eskaini nahi die saria
Eusko Jaurlaritzak datorren asteartean, hilak 22, banatuko ditu Kirolaren Euskadi Sariak. Kirolaren sustapen, formazio eta dedikazioari dagokion saria Majori kiroldegiko zuzendari-kudeatzaile Josetxo Elkorok (Ordizia, 1951) jasoko du. "Harro" dago saria jaso behar duelako, eta harroago sentitzen da sari hori jaso behar duen arrazoiak zeintzuk diren jakin duenean. "Kirol publikoa sustatzearen alde egin genuen herritar askok orain 27 urte, eta ibilbide horri guztiari emandako saria da", zehaztu du.
1980. urtean hartu zuen Elkorok Ordiziako igerilekuak kudeatzeko ardura, eta 1990. urtean Majori kiroldegia eta Kirol Patronatua sortu zenetik egitura horren guztiaren zuzendari kudeatzailea da. Harekin batera honakoek jasoko dute saria: Iker eta Eneko Pou anaiek, Aritz Aranburu eta Eunate Agirre surflariek, Agustin Zulueta eta Unai Basurko itsasgizonek, Akaba Bera Bera eskubaloi taldeak, Muebles Akabak eta EHUko kirol zerbitzuak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Josetxo Elkoro.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.