Edukira joan

Goierriko Hitza

Ordizia
2008ko irailak 6, Larunbata

2008-04-10 | 15:53:09

HISTORIA

Urdaneta itsasgizonaren bizitza eta balentriak liburu batean jaso dituzte

Jose Ramon de Miguelek idatzi du ‘Urdaneta eta bere garaia’ liburua, eta euskarara Mikel Aramendik itzuli du

Andres Urdaneta itsasgizon ordiziarraren bizitza eta balentriak 'Urdaneta eta bere garaia' liburuan jasoak daude dagoeneko. Urdanetaren biografia lantzen aritu den Jose Ramon de Miguel Bosch-ek idatzi du liburua, eta Mikel Aramendi Itsasondoko kazetariak itzuli du euskarara. Liburudendetan jarriko dute salgai liburua. 18 euro balio du.

Donostian aurkeztu dute gaur Urdaneta itsasgizonari buruzko liburua, Koldo Mitxelena kulturunean. De Miguel eta Aramendiren batera, Jose Migel Santamaria Ordiziako alkatea eta Pilar Azurmendi Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Ondare zuzendaria egon dira aurkezpenean.

KAPITULUZ KAPITULU
Aurreneko kapituluak Ordiziari eta Urdanetak familiarekin zuen harremanari egiten dio aipamena. Bigarrenean Urdanetaren garaiaz eta Gaztelak eta Portugalek itsasoa menperatzeko lehiaz hitz egiten du egileak. Hurrengo hiru kapituluek Jofre Garcia de Loaysaren espedizioa aipatzen dute. Espedizio horren kronista izan zen Urdaneta, gerora oso baliagarria izango zitzaiona, orduan jaso baitzuen Filipinetarako espedizioaren itzulerako bidea gidatzeko jakinduria.

AGIRIAK ETA MAPAK
Mexiko-Filipinak-Mexiko bidaia hurrengo kapituluan dator, baita Gaztelako erregeari espedizioaren kontu emateko egin zion bisitaren pasartea ere. Manilako galeoiaren azterketa azalduz bukatzen da liburua, aurkikuntza hark ekarri zituen ondorio ekonomiko eta sozialen berri emanez.
Dokumentazioan sakontzeko bost agiri dakartza liburuak (lau Urdanetak idatziak), baita bidaia horien guztien hiru mapa ere.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Urdaneta itsasgizonaren bizitza eta balentriak liburu batean jaso dituzte

Santamaria, Azurmendi, De Miguel eta Aramendi, gaur, Koldo Mitxelena Kulturunearen atarian.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.