
2008-07-25 | 15:13:07
Vladimir Karpets errusiarrak irabazi du 85. Ordiziako Klasika
Bost txirrindularik osatutako taldea ibili da ia ehun kilometrotan ihesean
Ordiziako Klasikaren 85. ekitaldiak Vladimir Karpets (Caisse d'Epargne) errusiarra izendatu du irabazle. Bost itzuliko zirkuitua osatu dute profesional maiako txirrindulariek, eta 22 kilometroren faltan jo du erasoa Karpetsek, bakarrik. Eraso, ihesaldi eta mugimendu askoko lasterketa izan da Klasika, ibilbidean bildu den jendetzaren gozamenerako. Bruno Pires portugaldarra sailkatu da Ordizian bigarren, eta Sergio Pardilla hirugarren.
2008-07-19 | 19:57:44
Haurren txupinazoarekin lehertu da festa Ordizian
Gazte koadrilentzako ekitaldiak izan dira egun osoan zehar
Eguerdiko hamabietan bota dute haurren alkate jaun-andreek festen hasierako suziria. Barrena jauregiaren ataria gazte koadrilez eta kolore guztietako blusez bete da. Txupinazoaren ondoren, txistulariek, txarangak, erraldoiek eta buruhandiek kalejira egin dute herrian zehar. Arratsalde partean ere, haur eta gazte taldeentzako ekitaldiak izan dira Ordizian.
2008-07-15 | 17:48:19
Iturriotz eta Urrestarazu errugabeak direla berretsi du Auzitegi Gorenak
Auzitegi Nazionalak iaz hartutako erabakiarekin bat egin du, bi ordiziarrak ia lau urtez preso eduki ondoren
Joan den asteazkenean baldintzapeko askatasunean kartzelatik atera ondoren, Alaitz Iturriotz eta Ibon Urrestarazu ordiziarrak errugabe direla berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Iazko urrian Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako epaiarekin bat egin du, eta fiskaltzak bakoitzarentzat eginiko 115 urteko kartzela zigor eskaera bertan behera utzi du.
2008-07-12 | 19:23:44
Downtown taldeak 2-1 irabazi dio Perla Forzari koadrilen arteko futbol txapelketan Ordizian
Ikusmin handia piztu du Altamirako zelaian jokatu den finalak
Downtown taldeak errebantxa hartu dio Perla Forzari. 29. edizioko finala irabazita, eurak dira Ordiziako koadrilen arteko futbol txapelketako txapeldun berriak, 2-1eko emaitzaz Perla Forza garaitu eta gero.
2008-07-09 | 15:47:29
Alaitz Iturriotz eta Ibon Urrestarazu preso ordiziarrak aske geldituko dira gaur
Une batetik bestera utziko dute espetxea, bi presoek eta 3 urteko haien alabak
Baldintzapeko askatasunean aterako dira biak, gaur gaueko hamabiak baino lehen. Bi presoek eta 3 urteko haien alabak Valentziako espetxea utziko dute, eta Ordiziara iritsitakoan, ongietorria egingo diete senide eta lagunek.
2008-06-23 | 18:27:21
Alazne Furundarena bigarren sailkatu da Espainiako junior mailako txapelketan
100 metroko proban lortu du postu hori, denboraldiko marka onena eginez (12:15)
Txindoki-Jaso atletismo taldeko Alazne Furundarena ordiziarra bigarren sailkatu da asteburuan Gasteizen jokatu den junior mailako Espainiako txapelketan. 100 metroko proban lortu dute balentria, eta denboraldiko bere marka onena eginez gainera (12:15). Denbora horrek Polonian jokatuko den Munduko txapelketan parte hartzeko aukera eman dio, baina ikasketa kontuak direla eta, Furundarena ez da hara joango.
2008-06-19 | 15:29:21
Gereņuk, Lopezek eta Alaņak haien markak ondu dituzte Altamiran jokatutako txallangean
Txindoki-Jaso atletismo taldeko ordezkarien esanetan, "arrakastatsua izan da oso" Altamirako pistaren estreinaldi ofiziala
Ordiziako Altamira estadioak aspaldiko atletismo probarik erakargarriena bizi izan zuen atzo iluntzean. Estadioa berritu zutenetik pista horretan egin den probarik gorenena jokatu zen (Gipuzkoako Txallangeko hirugarren jardunaldia), eta Txindoki-Jasoko atletek erakustaldi bikaina egin zuten etxeko zaleen aurrean. Eņaut Gereņuk, Odei Lopezek eta Xabier Alaņak haien marka pertsonalak ondu zituzten. Alazne Furundarenak irabazi egin zuen 200 metrokoan, baina markarik hobetzea ez zuen lortu.
2008-06-18 | 12:24:22
AHTren kontra protesta egiteko Ordiziako udaletxeko balkoian kateatu dira bi lagun
Suhiltzaileak bertan daude lotutakoak askatzeko
Ordiziako udaletxeko balkoian kateatu dira gaur goizean bi lagun, AHTren aurka. Azoka eguna izanik, jende ugari dabil Ordizian. Kateatutakoei babesa emateko hainbat lagun elkartu dira udaletxearen azpian eta Ertzaintzak identifikatu egin ditu haiek denak. Suhiltzailea bertan da lotutakoak udaletxeko balkoitik askatu nahian.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.