Edukira joan

Goierriko Hitza

Ordizia
2008ko uztailak 9, Asteazkena

Azken ordukoak

2008-06-23 | 18:27:21

Alazne Furundarena bigarren sailkatu da Espainiako junior mailako txapelketan

100 metroko proban lortu du postu hori, denboraldiko marka onena eginez (12:15)

Txindoki-Jaso atletismo taldeko Alazne Furundarena ordiziarra bigarren sailkatu da asteburuan Gasteizen jokatu den junior mailako Espainiako txapelketan. 100 metroko proban lortu dute balentria, eta denboraldiko bere marka onena eginez gainera (12:15). Denbora horrek Polonian jokatuko den Munduko txapelketan parte hartzeko aukera eman dio, baina ikasketa kontuak direla eta, Furundarena ez da hara joango.

Ez du erantzunik

2008-06-19 | 15:29:21

Gereņuk, Lopezek eta Alaņak haien markak ondu dituzte Altamiran jokatutako txallangean

Txindoki-Jaso atletismo taldeko ordezkarien esanetan, "arrakastatsua izan da oso" Altamirako pistaren estreinaldi ofiziala

Ordiziako Altamira estadioak aspaldiko atletismo probarik erakargarriena bizi izan zuen atzo iluntzean. Estadioa berritu zutenetik pista horretan egin den probarik gorenena jokatu zen (Gipuzkoako Txallangeko hirugarren jardunaldia), eta Txindoki-Jasoko atletek erakustaldi bikaina egin zuten etxeko zaleen aurrean. Eņaut Gereņuk, Odei Lopezek eta Xabier Alaņak haien marka pertsonalak ondu zituzten. Alazne Furundarenak irabazi egin zuen 200 metrokoan, baina markarik hobetzea ez zuen lortu.

Ez du erantzunik

AHTren kontra protesta egiteko Ordiziako udaletxeko balkoian kateatu dira bi lagun

2008-06-18 | 12:24:22

AHTren kontra protesta egiteko Ordiziako udaletxeko balkoian kateatu dira bi lagun

Suhiltzaileak bertan daude lotutakoak askatzeko

Ordiziako udaletxeko balkoian kateatu dira gaur goizean bi lagun, AHTren aurka. Azoka eguna izanik, jende ugari dabil Ordizian. Kateatutakoei babesa emateko hainbat lagun elkartu dira udaletxearen azpian eta Ertzaintzak identifikatu egin ditu haiek denak. Suhiltzailea bertan da lotutakoak udaletxeko balkoitik askatu nahian.

2 erantzun

2008-06-06 | 18:12:51

Majoriko auzian ĢUdalaren utzikeriaģ egon dela salatu du ezker abertzaleak

Udalkideei Ģardura politikoak argitzekoģ exijitu die, eta herritarrei Ģinformazio osoaģ emateko eskatu

ĢGertatutakoa konfiantza arazoa izan dela esango digute, pertsona batengan konfiantza handiegia izan dutela, eta horrek huts egin duela. Baina konfiantza arazoaz haratago, arazo honen muinean Udalaren utzikeria dagoģ. Majori kiroldegiaren kudeaketaren inguruan sortu den auziari buruz Ordiziako ezker abertzaleak egin duen irakurketaren mezu nagusia da hori. Prentsa-ohar bidez plazaratu dute haien iritzia.

3 erantzun

2008-06-05 | 15:15:08

Boluntarioen lana ezagutarazteko azoka antolatu dute aurrenekoz

Ekainaren 14an izango da feria, eta aste guztian boluntarioek parte hartuko duten hitzaldi zikloa izango da

Datorren astean beste azoka baten bilgune izango da Ordiziako Plaza Nagusia: Gizarte Boluntarioen Feria. Herritarren Partehartzea eta Boluntariotzaren Sustapenerako udal batzordeak antolatu du azoka berri hori, feria eta jaialdietako delegazioaren eta hainbat elkarteren laguntzarekin. Ekainaren 14an izango da azoka, eta datorren aste guztirako hitzaldi-ziklo bat antolatu dute.

Erantzun 1

2008-06-05 | 11:34:40

Majori kiroldegiaren kudeaketan "irregulartasun ekonomikoak" egon direla adierazi du Ordiziako Udalak

Jose Migel Santamari alkateari maiatzaren 19an eman zioten "irregulartasunen" berri, eta 21ean kargutik kendu zuten kudeatzailea

Majori kiroldegiaren kudeaketan irregulartasun ekonomikoak egon direla adierazi du Ordiziako Udalak. Boluntarioen Azoka iragartzeko eman duten prentsaurrekoaren ondoren eman du Jose Migel Santamaria Ordiziako alkateak kiroldegiko irregulartasunen berri. Zuzendari-kudeatzailek 50.000 euro gainditzen ez duen diru-kopuru lapurtu duela eta aste honetan bertan diru hori itzuli egingo dela nabarmendu du Santamariak.

23 erantzun

2008-06-04 | 17:23:24

Ostiraletik igandera bitartean motorzaleek hitzordua izango dute Ordizian

Goierriko Sugoi Klubak III. Motorzaleen Bilkura antolatu du Ordizian; 500 lagun hartzeko prestatu dira

Goierriko Sugoi Klubak III. Motorzaleen Bilkura antolatu du etzitik hasi eta ingandera bitartean. Bilkuraren zentrua Ordizia izango da baina motorzaleek Goierrin zehar karabana egiteko ere hartuko dute tarte bat. Ostiralean 17:00etan eta larunbatean 12:00etan izango dute motorzaleek izena emateko aukera. Etzitik aurrera kanpatzeko gunea, taberna eta azoka ere zabalduko dituzte, Beti Alai pilotalekuan eta bere inguruan. Ordiziakoa ez da Los Pingüinos eta Graokoa bezalako makrofesta bat, bilkura txikiago bat baizik. Baina iazko arrakasta ikusita aurten 500 lagun hartzeko prestatu dira.

Ez du erantzunik

2008-06-04 | 16:45:10

AHTren aurkako martxan atxilotutako gaztearen kontrako epaiketa ezin izan da egin

Ertzaintzak egindako "akatsa" dela medio bertan behera geratu da, eta orain ohiko prozedurara pasa da kasua

Joan den maiatzaren 25ean Ordiziatik Mariaratzera egin zen AHTren aurkako martxaren ondoren atxilotutako gaztearen kontrako epaiketa bertan behera geratu da, akusatuaren abokatuak aditzera eman duenez. ĢEpaiketa bertan behera geratu da, edo hobe esanda, epaiketa egiterik ez da izan, berez, pasa den astean baitzen hitzorduaģ, adierazi du.

Ez du erantzunik

Agenda

Irteera

Cabarcenora txangoa
ORDIZIA, Cabarcenora - 2008-07-10

Zinema

'Anonimos' filma
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-07-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.