Edukira joan

Goierriko Hitza

Ordizia
2008ko azaroak 23, Igandea

Agenda | 2008-06-07

Ikastaroa

"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa

ORDIZIA, Goierri Lanbide Eskolan - 2008-05-08tik 2008-06-11era, ordutegi desberdinak

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.

1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.

Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.

- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)

- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).

- Prezioa: 10 Euro/perts.

www.delikatuzbizi.com
Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)

Ikastaroa

Makillaje ikastaroa

ORDIZIA, Ordiziako Gaztelekuan - 2008-05-15tik 2008-06-12era, 19:00etatik 21:00etara

Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Hitzaro euskara elkarteak Makillaje ikastaroa antolatu dute 16 urtetik gorakoentzat. 30 euro balio du matrikulak, eta maiatzaren 9an bukatzen da izena emateko epea. Hitzarora (943 16 23 66) edota Euskara Zerbitzura (943 80 56 22) deituta eman daiteke izena. Antolatzailea: Udaleko Euskara zerbitzua eta Hitzaro euskara elkartea

Jaialdia

Sugoi motordun III. Bilkura

ORDIZIA, Ordizian, Beasainen eta Zegaman - 2008-06-06tik 2008-06-08era, Hiru egunetan, ordu ezberdinetan

Ekainaren 6tik 8ra, Goierriko Sugoi motordun klubak antolatuta III. Motordun Bilkura ospatuko da Ordizian.

Ostirala, hilak 6. 17:00etan, izen ematea zabalduko dute. Ostiralean bertan zabalduko dira kanpatzeko gunea, taberna eta azoka Beti-Alai pilotalekuan.

Larunbata, hilak 7. 16:00etatik izango da abian. Motor-jokoak, herri kirolak eta zezen mekanikoa izango dira. 19:00etan, 2, 3 eta 4 urte bitarteko haurrentzat mozorro lehiaketa izango da. 20:00etatik 21:00etara. Ordizia eta Beasain arteko itzulia egingo dute motordunek. 21:00etan, 500 pertsonentzako afari irekia egingo da Plaza Nagusian. 23:00etan, doako kontzertua hasiko da Plaza Nagusian. Gene Cats taldea eta Jaime Urrutia ariko dira kantari. 02:30ean, mutil eta nesken ikuskizun erotikoa.

Igandea, hilak 8. 09:00etan dianarekin ekingo diote. Gosariak 09:00etatik 10:00etara izango dira. 10:30ean, motordunen karabana Goierrin zehar. Zegaman geratuko da bertako Udalak eskainitako hamaiketakoa hartzeko. Itzulera 13:00ak aldera izango da, eta 14:00etan bazkaria.
Antolatzailea: Sugoi motordunen kluba

Irteera

Ezcaraytik Valvanerara mendi irteera

ORDIZIA, Ordiziako Zuhaiztian hitzordua - 2008-06-07, 06:00etan

Ezcaraytik Valvanerara mendi irteera antolatu du Ordiziako Mendizaleak taldeak ekainaren 7rako. 06:00etan abiatuko dira Ordiziako Zuhaiztitik. Antolatzailea: Ordiziako Mendizaleak

Zinema

'Hairspray' filma

ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-06-07, 19:30

'Hairspray' filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian, ekainaren 7an, 19:30ean. Antolatzailea: Ordiziako Herri Antzokia

Zinema

'88 minutos' filma

ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-06-07, 22:15

'88 minutos' filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian, ekainaren 7an, 22:15ean. Antolatzailea: Ordiziako Herri Antzokia

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.