
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01tik 2008-12-27era, 18:30
Areto-dantza ikastaroa egingo dute Ordiziako jubilatuen egoitzak urriaren 1etik abenduaren 27ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea
Ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-14tik 2008-12-16era, 15:30
Adimen-Gimnasia ikastaroa egingo dute Ordiziako jubilatuen egoitza urriaren 14tik abenduaren 16ra. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea
Ikastaroa
Gizonezkoen sukaldaritza ikastaroa
ORDIZIA, Herriko elkarte batean - 2008-11-06tik 2008-12-30era, 10:30-13:00
Gizonezkoen sukaldaritza ikastaroa egingo dute herriko elkarte batean azaroaren 6tik abenduaren 30era. Antolatzailea: Ordiziako Jubilatuen egoitza eta Udaleko Gizarte Ongizatea
Ikastaroa
Garaiko produktuekin sukaldean aritzeko ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Itxaropena elkartean - 2008-11-11tik 2008-12-09era, 15:30etik 17:30era
Garaiko produktuekin sukaldean aritzeko ikastaroa antolatu du Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak. Azaroaren 11, 18 eta 25ean, eta abenduaren 2an eta 9an izango da, 15:30etik 17:30era, Ordiziako Itxaropena elkartean. Antolatzailea: Kimetz emakumeen elkartea
Lehiaketa
ORDIZIA, Ordiziako Urdaneta ikastetxean eta Jakintza ikastolan - 2008-11-18tik 2008-12-05era, --
Goiztiri AEK euskaltegiak Postal eta idazlan lehiaketa antolatu du Urdaneta ikastetxeko eta Jakintza ikastolako ikasleentzat. Postal lehiaketan DLH3ko 3. zikloko eta DBH1eko ikasleek har dezakete parte, eta idazlan lehiaketan DBH2ko ikasleek. Lanak abenduaren 5erako aukertu behar dituzte. Antolatzailea: Goiztiri AEK euskaltegia
Tailerra
Pentsamendu positiboari buruzko tailerrak
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxean - 2008-11-25tik 2008-12-23era, 17:30etik 19:30era
Pentsamendu positiboari buruzko tailerrak antolatu ditu Ordiziako Udaleko Ongizate sailak, azaroaren 25etik abenduaren 23ra. Astean tailer bat emango du Silvia Camio psikologoak, gaztelaniaz.
Azaroak 25: La importancia de ser unica e irrepetible
Abenduak 2: Conocerse a una misma
Abenduak 9: El sentimiento de culpa y autoexigencia
Abenduak 16: Las emocionez
Abenduak 23: Aprender a disfrutar de la vida Antolatzailea: Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate saila
Sariketa
Goiart V. Sariketara lanak aurkezteko egunak
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxean - 2008-12-01tik 2008-12-15era, 10:00etatik 13:00era
Arte plastikoen Goiart V. Sariketara lanak abenduaren 1etik 15era aurkeztu behar dira. Barrena kultur etxera eraman behar dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00era. Antolatzailea: Ordiziako Udaelko Kultura saila
Ipuin kontaketa
Mertxe Aizpurua ipuin kontalariaren saioa
ORDIZIA, Ordiziako Udal Liburutegian - 2008-12-03, 17:30
Mertxe Aizpurua ipuin kontalariaren saioa izango da abenduaren 3an, 17:30ean, Ordiziako Udal Liburutegian. Antolatzailea: Ordiziako Udal Liburutegia
Bilera
Ordiziako Agenda 21 Foroko bilera bidegorri sareari buruz
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxeko batzar aretoan - 2008-12-03, 19:00
Ordiziako Agenda 21 Foroko bilera dago abenduaren 3an, 19:00etan, Barrena kultur etxean. Gaia: bidegorri sarea. Antolatzailea: Ordiziako Agenda 21 Foroa
Txotxongiloak
'Hari gaineko karabeta' txotxongilo saioa, ikasleentzat
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-12-03, Goizean
Alemaniako The Fifth Wheel taldeak 'Hari gainerako kabareta' txotxongilo saioa taularatuko du abenduaren 3an, goizez, ikasleentzat. Antolatzailea: Ordiziako Udaleko Kultura saila
Txotxongiloak
'Obraztsoven onena' txotxongilo saioa, jende guztiarentzat
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-12-03, 18:00
Moskuko Txotxongiloen Antzerki Nazionalak 'Obraztsoven onena' txotxongilo saioa taularatuko du abenduaren 3an, 18:00etan, Ordiziako Herri Antzokian. Antolatzailea: Ordiziako Udaleko Kultura saila
Aurkezpena
Hitzaro Euskara Elkartearen blogaren aurkezpena
ORDIZIA, Ordiziako D'elikatuz gunean - 2008-12-03, 19:30
Hitzaro Euskara Elkarteak bloga aurkeztuko du abenduaren 3an, 19:30ean, Ordiziako Delikatuz gunean. Antolatzailea: Hitzaro Euskara Elkartea
Aurkezpena
Genero indarkeriaren aurkako Ordiziako gizonen plataformaren aurkezpena
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxean - 2008-12-03, 18:30
Genero indarkeriaren aurkako Ordiziako gizonen plataforma aurkeztuko dute abenduaren 3an, 18:30ean, Ordiziako Barrena kultur etxean. Antolatzailea: Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate saila
Hitzaldia
'Gizonak genero indarkeriaren aurrean, non eta nola?' hitzaldia
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxean - 2008-12-03, 19:00
'Gizonak genero indarkeriaren aurrean, non eta nola?' hitzaldia izango da. Antolatzailea: Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate saila
Jardunaldia
ORDIZIA, Urdaneta Herri Ikastetxea - 2008-12-03tik 2008-12-03era, egun osoa
Hemen duzue, gurasoei bidalitako oharra. Aipatuko nuke gaur jarritako musika Mikel Laboaren omenez izango dela.
Beno informazio honekin zuek jakingo duzue nola erabili,
Ondo Izan
Urdaneta Herri Ikastetxean, Euskararen Hizkuntza Normalkuntza Programaren barruan, EUSKARAREN EGUNA ospatuko dugu datorren asteazkenean, abenduaren 3an.
EUSKARA gure hizkuntza dela eta, beharrezkoa da berau zaintzea, maitatzea, erabiltzea.... eta ikastea.
Hau dela eta egun honen inguruan antolatu diren ekintzen berri eman nahi dizuegu:
Ø ASTEAZKENA: Hilak 3, egun osoko egitarau berezia eskolan.
ü GOIZEAN:
o HHn : Zenbait kanta eta ipun.
o Euskal jolasak : “sokatira” eta “oskol biltzea”
o Gaiaren inguruko elkarrizketak eta hausnarketa
o Marrazkiak.....
o LH1ean IRRATSAIOA:
· Abestiak
· Euskal Jolasen inguruko elkarrizketa
· ...
o Tailerrak : pilotak egitea. Txapatan aritzea... egunean zehar
o TELESAIO BEREZIA:
· Abestiak
· “Garai bateko Jolasak” gaiarekin eskolako amona batekin arituko dira
ü ARRATSALDEAN:
o Jolasen hormirudiak taldeka egin
o Ikasle nagusiek gaztetxoei jolasak erakustea
Ø OSTIRALA: Hilak 5,
ü Arratsaldeko 6retan, Plaza Nagusian, GAZTAINA JANA, Hitzarok antolatuta.
ü Arratsaldeko 7etan, KANTU JIRA Larrun Arri elkarteak lagunduta Plaza Nagusian.
ü GO! AZEN musikalaren emanaldia herri antzokian arratsaldeko 7etan
ESPERO DUGU ZUEK ERE EGUNA OSPATUKO DUZUELA. BAINA EZ DUGU AHAZTU BEHAR “EUSKARAREN EGUNA” URTEKO 365 EGUNETAN ERE.
Antolatzailea: Urdaneta eskola
Irteera
'Urdaneta eta Espezien erakusketaren' bisita gidatua
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxearen atarian - 2008-12-04, 16:00
'Urdaneta eta Espezien erakusketaren' bisita gidatua egingo dute Ordiziako Jubilatuek, abenduaren 4an, 16:00etan. Barrenaren atarian elkartuko dira. Antolatzailea: Ordiziako Udaleko Gizarte Hezkuntza saila
Hitzaldia
'Gizonak eta sexismoa' hitzaldia
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxean - 2008-12-04, 19:00
'Gizonak eta sexismoa' hitzaldia egingo dute Xabi Odriozola eta Mikel Otxotorenak abenduaren 4an, 19:00etan, Ordiziako Barrena kultur etxean. Antolatzailea: Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate saila
Ospakizuna
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta ospakizuna
ORDIZIA, Ordiziako Plaza Nagusian - 2008-12-05, 18:00etatik aurrera
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izanagatik, abenduaren 5ean ospatuko dute Ordizian, Plaza Nagusian. 18:00etan, Gaztaina-jana egingo dute eta 19:00etan Kantu Jira Larrun-Arri elkartekoekin. Antolatzailea: Hitzaro Euskara Elkartea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | |||||
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.