Tradizioa nagusi Santa Ana Egunean

Igor Eguren alkatea dantzan, gaur, udalkideak atzean dituela.

Bezperako parranda handiaren eta zaindariaren eguna goizetik bizi nahi izaten dutenen uztarketa izaten da Santa Ana eguna. Asko izan dira gaur goiz-eguerdi partean Ordiziako kaleetan zebiltzan mozorrotuak, herriari biharamun kolorea ematen ziotenak. Goizaldeko danborrada bukatu eta berehala, tradiziozko kalejira egin dute 08:30ean Irungo musika bandako kideek. Haiena amaituta, Meza Nagusi jendetsua egiten da Jasokundearen elizan, eta baita tradizioko prozesioa Alde Zaharreko kaleetan barrena.

Behin hori amaituta, agintarien soka-dantzaren txanda iritsi da. Aurten sei hautetsik soilik egiten dute dantza herritarren aurrean. Nahiko une larria izaten da batentzat baino gehiagorentzat, baina behin bukatutakoan sentitzen den patxadak ere badu bere balio. Irungo musika bandak ordubeteko kontzertuarekin bukatu dira Ordizian eguerdian iragarritako ekitaldiak.

Arratsaldean segida
Eskuz binakako profesionalen pilota partiden jaialdia da arratsaldeko arreta gunean. 18:00etan hasiko da jaialdia. Ordu berean, Lagunak txaranga hasiko da kaleak alaitzen, eta 19:00etatik 21:00etara haur dantzaldia egingo du Egan taldeak. Gauean ere Eganek jarriko du giroa Plaza Nagusian.

Bihar bukatuko dira Santa Ana jaiak. Santanazaleek ohiko esku dantza egingo dute 12:00etan, eta 13:00ean, berriz, Kuadrillen Eguna hasiera emateko txupinazoa botako dute.

Etiketak: , , , , , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak