Goizeko 10:00etan abiatu dira Ordiziako Klasikan parte hartzen ari diren 130 txirrindulariak Ordiziako herrigunetik. 166 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, tartean, Altzoko eta Larraizko gainak pasata.
Lasterketa erdialdera gerturatzen ari da dagoeneko. 100 kilometroren faltan, txirrindulariak Ordiziatik pasa direnean, Dmitry Sokolov errusiarra zihoan lasterketaren buruan, bera bakarrik ihes eginda. Atzetik, bost laguneko taldetxo bat du, minutu eta 55 segunduko tartearekin. Tropela berriz, hiru minutu eta erdira pasa da Ordizian, Euskaltel Euskadi taldeko txirrindulariak tiraka diela.
Behin Ordiziatik pasata, atzera Abaltzisketa (11:57) igoko dute. Gero berriz Altzo (12:33 eta 13:22) eta Abaltzisketa (12:47 eta 13:36) pasako dituzte, bi aldiz. Antolatzaileen arabera, ordubiak aldera iritsiko dira lehen sailkatuak helmugara.























[...] 10:00etan eman zaio hasiera Ordiziako Klasikoari. Minutu gutxiren buruan sartu da Tolosaldean Ikaztegietatik. 117 txirrindulari atera dira, eta bost [...]