Ezker Anitza-IU alderdiak Ordizian duen taldea aurkeztu du

2012/07/04
Nork

Leontxi Uranga, Juan Luis Merino, Arantxa Gonzalez, Maijo Vazquez eta Julen Carrasco.

Ezker Anitza-IU alderdiak Ordizian eratu duen talde berria aurkeztu du. «Asanblada berri bat» sortu dutela adierazi dute, eta berau nork osatzen duten eta etorkizunera begira zein asmo dituzten azaldu dute Barrenan egindako agerraldian. Leontxi Uranga, Maijo Vazquez eta Julen Carrasco Ordiziako taldekideak agertu ziren aurreko ostegunean prentsaren aurrean, Arantxa Gonzalez Gipuzkoako koordinatzailea eta Juan Luis Merino Gipuzkoako antolakuntza idazkaria alboan zituztela.

Vazquezek azaldu zuenez, «Ordizian zinegotzirik ez izan arren, lanean» ari dira, «bai erakundeetan eta baita kalean ere». Udaleko hainbat batzordetan eta bileretan parte hartzen dutela ere jakinarazi zuen Ordiziako ordezkariak. Hala, «proiektu politiko errepublikano eta federala defendatzeko» mozio bat aurkeztu dute udaletxean, Gizpukoako beste hainbat herritan egin duten moduan, Pasaian, Eibarren edo Tolosan, adibidez. «Errepublika nahi baldin badugu, pixkana hasi behar dugu lanean, eta herriz herri», azaldu zuen Vazquezek.
Stop Desahucios! taldearekin ere elkarlanean ari dira Ezker Anitza-IUko kideak, eta uztailaren 18an, asteazkena, Ordiziako azokan, euren etxeetatik kaleratuko dituztenei babesa adierazteko sinadurak biltzen ariko direla aurreratu dute. Zehaztu dutenez, sinadura horiekin, «legea aldatzea» dute helburu.

Proiektua birsortzeko
Arantxa Gonzalezek Ordizian egindako adierazpenetan azaldu zuenez, Ezker Anitza-IU taldearen helburua «Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban proiektu politikoa eta soziala birsortzea da, ezkerrekoa, federala eta errepu- blikanoa den proiektu bat».

Hala, «ezker antikapitalistaren nortasun ikurrak» berreskuratzeko helburua dute, eta «bide batez, eraldaketa soziala helburu nagusitzat duen alderdi bat artikulatzea». Helburu horiek lortzeko lan egin nahi dutenei zuzenduta gipuzkoa@ezker-anitza.org helbidea sortu dute.

Etiketak: , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
San Marko Gotorlekua jatetxea
35,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak