Zabor bilketa edukiontzi bidez egin beharko litzatekeela uste du PSE-EEk

2012/06/26
Nork

Ordiziako PSE-EEk uste du zaborra orain arteko edukiontzien bidez jaso beharko litzatekeela, eta bosgarren edukiontziaren erabilera –hondakin organikoak biltzearena– areagotu egin beharko litzatekeela. «Zaborra kalean ikustea garai bateko kontua da, eta atez atekoa duten herrietan ikus daiteke kaleko zikintasuna eta horrek osasunerako suposatzen duen arriskua».

Iñaki Dubreuil PSE-EEko zinegotziaren esanetan, Ordizian «gero eta emaitza hobeak» lortzen ari dira gaikako bilketa sistemarekin, eta herritarrei dei egin die bilketa horren alde egiteko eta orain arte ematen diren datuak hobetzeko. «Lan hori progresiboki, eta modu boluntarioan egin behar da, kontzientziazioaren, sentsibilizazioaren eta heziketaren bidez». Joan den ostegunean udaletxearen parean atez atekoaren aurka herri ekimen batek deitutako kontzentrazioan ere parte hartu zuten PSE-EEko kideek.

Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak