Ignas Darkintis harroin lituaniarra fitxatu du Ampo Ordiziak

2012/06/26
Nork

Ignas Darkintis.

Ampo Ordiziaren aurreko lerroa indartzeko lehen fitxaketa iragarri berri du Ordizia Rugby Elkarteak. Ignas Darkintis harroin lituaniarra fitxatu du Kesomi Lolotongaren lekua betetzeko. Lituaniarekin jokatzen du, eta bukatu berri den denboraldian Inglaterrako National 1 mailako Birminghan and Solifull taldean aritu da. Klubeko jokalari onenaren titulua ere jaso du. Darkintisek 23 urte ditu, eta 1.83ko garaiera du eta 117 kiloko pisua.

Aurrez Suediako Enkoping Rugby taldean aritua da –liga irabazi zuen eta harroin postuko ligako jokalari onena izendatu zuten–, eta baita Lituaniako Vairas Rugby Clubean ere. “Harroin gogorra da eta oso langilea. Uztartzeetan teknika ona du eta defentsan ere sendoa da”, azaldu du klubak.

 

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Eguzkilore osasun spa
9,00 €

deskontua

%59

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak