Irene eta Ana Usabiaga ahizpak bikain Espainiako erlojupeko txapelketan

2012/06/22
Nork

Ana eta Irene Usabiaga ahizpak, ekain hasieran Ordizian egin zieten omenaldian.

Irene eta Ana Usabiaga txirrindulari ordiziarrek bikain ekin diote Guijuelon (Salamanka, Espainia) jokatzen ari diren Espainiako Txirrindularitza txapelketaren probei. Atzo, erlojupekoan parte hartu zuten biek, eta bietako inork garaipen nagusia lortu ez bazuen ere, 23 urtez azpiko txapeldun atera zen Irene eta txapeldunorde Ana, baina alde oso txikiarekin: 15 ehunen.

Anna Sanchis valentziarrak irabazi zuen 19,7 kilometroko erlojupekoa, 27:46ko denborarekin. Irenek –19 urte– laugarren bukatu zuen 1:26ra (29:12) eta Anak –22 urte– bosgarren, denbora berera. Usabiaga ahizpetan gazteena bilakaera bikaina izaten ari da. Iaz, errepideko Gipuzkoako txapelduna izan zen eta erlojupekoan bigarren sailkatu zen Leire Olaberriaren atzetik. Errepideko eta pistako txapelketak ere irabazi zituen iaz, eta errepideko Espainiako Kopan ere nagusi izan zen. Ana, berriz, pistan aritzen da batik bat, eta badirudi bide horretan sakonduko duela. Pistako Espainiako txapelduna izana da.

Jon Ander Intsausti bederatzigarren
Gervais Memoriala (Gipuzkoako erlujupeko txapelketa) eta Euskadikoa irabazi ondoren, Jon Ander Intsausti txirrindulari mutiloarrak ere atzo parte hartu zuen 23 urtez azpiko erlojupeko txapelketan, eta bederatzigarren bukatu zuen, Marcos Jurado (Gaztela-Mantxa) irabazlearengadik 48 segundura. Lehen euskalduna izan zen Intsausti. Gaur errepideko proban parte hartuko du Intsaustik, eta Usabiaga ahizpek bihar dute errepideko proba.

Etiketak: , , , , , , , , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak