Ligako finalerako gero eta gutxiago falta da

2012/05/12
Nork

Valladolideko Plaza Nagusiaren eta haren inguruko kaleetan nabarmena da Ampo Ordiziaren zaleen presentzia. Talde handitan, txikiagotan, bikoteka, asko izan dira Gaztelako hirira inguratu diren ordiziar eta goierritarrak. Bonboa hartuta dabilen 50 lagun inguruko talde bat da hots gehien ateratzen ari dena, kantuan, kalejiran, saltoka… Ordiziarrak gera! eta Ordiziako danborradaren eta errondallaren kantuak abesten ari dira etenik gabe.

Giro eguzkitsua dago Valladoliden, baina ez du bero jasanezinik egiten. Ordubatak aldera iritsi dira Ordiziatik 09:00etan abiatuko diren sei autobusak, Burgos parean ordu erdiko geldialdia egin ondoren. Autoz iritsitako jendea ere zaleen taldeetara inguratzen ari dira pixkanaka.

Bi hamabostekoak

Bi ordu eta erdi eskas falta dira Ampo Ordiziaren eta VRAC Quesos Entrepinares taldeen arteko finala hasteko. Autobusean etorritakoek 16:30ean dute hitzordua Pepe Rojo estadiora inguratzeko.

Ampo Ordiziako jokalari eta teknikariak atzo iluntzean abiatu ziren Ordiziatik, azken lan saioa egin ondoren. Valladolideko hotel baten egin dute lo, eta laster dira estadiora inguratzekoak.

Behin betikoak ez badira ere, hauek dira bi taldeek gaurko finalean zelairatuko dituzten hamabostekoak:

Vrac Quesos: Montorfano, Barnes, Blanco; Molina, Bonan; Newton, Rolls, Abril; Sevillano, Waenga; Fernández, Gorosito, Gutiérrez Muller, Llanos y N. Gutiérrez Muller.
Ampo Ordizia: Abanzabalegi, Aierbe, Lolotonga; Del Río, Parker; Lerma, Tudela, Toby Freeman; Suso, Kroll; Puyadena, Goia, Corey Simpson, Elortza y Huxford.
Epailea: Steve Lee (Inglaterrako errugbi federazioa).
Gaurko finala ETB1k emango du zuzenean, Jon Ander Gorospe kazetaria esatari dela. Goierriko Hitzak ere partidaren eta giroaren jarraipena egiten jarraituko du.

Etiketak: , , , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak