Erdi Aroko azokan bisitari gehiago, bertakoak baino

2012/05/12
Nork

Gaur goizean hasi da Ordiziako Erdi Aroko Azoka, eta herriko kaleetan egun berezietako giroa nabaritzen bada ere, jendeari kostatzen ari zaio kalera ateratzea. Antzematen da ordiziar gehienen gogoa errugbi taldeak Valladoliden jokatuko duen finalean dagoela. Hala ere, inguruko herrietako bisitari ugari gerturatu dira Ordiziara.

Urteroko ohiturari jarraituz, goizeko hamaiketan segizioaren desfilea egin dute herrigunean. Besteak beste, erregea, armaduradun soldaduak eta juglareak ibili dira, musika eskolako bandak eta herriko dantzariek lagunduta. Plazan eta herriguneko kaleetan, dozenaka postu jarri dituzte; denera 90 artisau etorri dira aurten. Baina horien produktuak erosteko aukeraz gain, umeentzako jolasak eta artisauen lana bertatik bertara ikusteko tailerrak ere baziren.

Jendearen atentzioa erakarri duen ikuskizunetako bat, Arboledako plazakoa izan da. Gameluak, dromedarioak eta llama eta asto bana daude bertan ikusgai. Umeek, gameluen gainean ibiltzeko aukera ere badute.

Gaurko prestatu dituzten ikuskizunekin jarraituz, arratsaldeko bostetan, segizioaren bigarren desfilea egingo dute, eguerdiko atsedenaren ondoren, postuak berriz ere zabaltzeko. 18:30ean, zaldiak nola ferratzen diren ikusteko aukera izango da, Torrea etxe parean. 19:00etan, Garagartza plazan, burduntzian erretako txahala probatu ahal izango dute nahi dutenek; garai berean, arma maisuen erakustaldia ere izango da, eta Barandiaran plazan, xake biziduna. Eguna bukatzeko, 21:30ean, Compañía del Foc taldeak piroteknia ikuskizuna egingo du, Barrena parkean. Bihar jarraituko du azokak, egun osoko egitarauarekin.

Turismo azoka
Erdi Aroko Azokarekin batera, Goiturrek antolatutako Goierriko Turismo Azoka ere jarri dute Nikolas Lekuona plazan, eskualdeko museoen eta bertako eskaintza turistikoaren berri emateko. Gaur eta bihar, egun osoan izango dira bertan.

Etiketak: ,

Gaurko eskaintza
argazkia
La más naranja
16,50 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak