Gotzon Aranburu kazetariak Ampo Ordiziako jokalarien ongietorriko irudiak igo ditu sarera. Espainiako Errege Kopa irabazi zuen atzo Ampo Ordiziak, El Salvador taldeari 30-27 irabazi eta gero. Jendetza bildu zen Ordiziako kaleetan jokalarien autobusaren etorreran. Aurreskua dantzatu zieten plazan eta Igor Eguren alkateak bertso bat ere bota zien. Bi jokalarik Haka kirol-dantza ere egin zuten ekitaldian.
Irakurri albiste osoa: Ampo Ordizia irabazle
- Zaletuak, Ordizian, jokalarien eta teknikarien autobusaren zain
- Zaletuak, Ordizian, jokalarien eta teknikarien autobusaren zain
- Igor Eguren alkateak bertso bat kantatu zuen
- Axio Araña entrenatzailea, hitz egiten
- Axio Araña eta Paul Healy
- Axio Araña
- Axio Araña, pozik, jokalariekin
- Zeelanda Berriko Phil Huxford eta Corey Simpson jokalariak, Zeelanda Berriko aborigenen ‘Haka’ dantzatzen
- Juan Mari Gereñu kiroletako zinegotzia, Joanes Aierbe kapitainari eta Axio Araña entrenatzaileari aginte makila ematen
- Jokalariak, pozik, oholtza gainean
- Jokalariak, jendetzaren artetik, oholtzara bidean
- Joanes Aierbe kapitaina eta Xabier Lerma bigarren kapitaina autobusetik jaitsi berritan, kopa eskuan dutela
- Jokalariak, etorri berritan
- Jokalariak, Ordiziako plaza nagusian, garaipena ospatzen
- Partidaren amaieran atera zuten taldeko argazkia
- Zaletuak, Ordizian, koparen ondoan.
- Mutiko bat Ordizia Rugby Elkarteko bandera Frai Andres de Urdanetaren estatuan jartzen.
- Zaletuak
- Partidako irudi bat
- Zaletuak
- Jokalariak, zelaian
Finaleko bideoa, cyltelevision erabiltzaileak igoa.




















































