Espeziak, landare jangarri horiek

Banan-banan aipatzen hastekotan lerro asko beharko lirateke, postuz postu lore aukera handia baitago. Zaldibiako Azanza loretegiko Iñakik edergarri gisa erabili ohi ditugunaz gain, belar jangarrietan edo espezietan zer erakutsia badu. Erromeroa, xarpota (tomilloa), oreganoa, menta, kanonigoak, rukulak… Denak ekologikoak eta 2,5 euroan salgai bakoitza: «Landarea bera ez da azken urteetan garestitu, baina garraioa asko», nabarmendu du Azanzak.

Izan ere, Alemania, Herbereak, Belgika, Danimarka… Europako hainbat herrialdetatik ekarri ohi dituzte espeziak. Bestalde, galtzen ez diren loreen aldeko apustua egingo omen du: «Aurrerantzean bakoitzak bere garaia du eta ondo antolatuz, loraldia urtera luzatu daiteke». Aukeran dira Sedum sevangulare, Arabis Blepharophylla, Armerra splendens, latineko deituran hain arrotzak egiten diren arren, asko oso ezagunak direnak.

Arrautzak, berriz, garestitzen ari dira. Egia esan, aldaketa ez da handia, baina Patxi Atienzak aurreratua beste batzuk ere azpimarratu digute: «Berezoak arrautzen prezioari beste edozeini baino gehiago begiratzen dio, nahikoa da zentimo gutxi garestitzea, aitzakia ugari entzuteko», zioen Rakel Artola lazkaotarrak. Bataz beste 10 bat zentimo garestitu da arrautza dozena.

Orain hasi dira ferietan prezio berriarekin, gainerako salmenta tokitan urtarrilaz geroztik. Irudiz Europako legearen aginduz kaiola handiagotan oilo gutxiago sartzera beharturik daude arrautza ekoizleak; kalitatearen aldeko apustu horrek toki berean ekoizpena murriztea dakar, eta ondorioz produktuaren garestitzea.

Udaberriko zizak azokan
Esan eta izan. Joan den asteko esperantzak egia bihurtu dira eta gutxi badira ere, atzo berrehun bat gramo ziza salgai ziren ferian, Pottokako sukalderako bidea laster hartu zutenak. «Belar azpian egonda ere izotzak harrapatu ditu hauek ere», zioen Patxi Aierbe biltzaileak.

Baratzeak oraindik geldirik daude, izotz eta elurrak eragindako kalteak agerian. Ilarrak eta babak, bereziki, ederki sufritu dute azken asteetan, eta asko galdu egin dira hotzak jota.

Etiketak: , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza