Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar

Iban Mayo.

Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita.

Emaneurreren sortze agiria Realarekin eta futbolarekin lotuta badago ere, herriko kirola eta kultura sustatzea ere badu helburu taldeak, eta horregatik kirolarekin lotutako hitzaldi tekniko bat urtero antolatzea da asmoa. Bi kirolariek mahai-inguruaren gaiarekin zerikusia duten galderak erantzungo dituzte lehendabizi, eta ondoren haien kirol bizitzaz ariko dira hizketan.

Biharkoaren aurretik, gaur Garagardo dastaketa egingo dute D’elikatuz gunean. Bertan parte hartu ahal izateko txartel guztiak salduta daude dagoeneko. Javier Aldea gasteiztarrak hamar garagardo mota eramango ditu Ordiziara, eta hainbat azalpen tekniko emango ditu.

Irteera eta bertso afaria etzi
Larunbatean, berriz, egun bete-betea izango dute. Goizean mendi irteera egingo dute Murumendira. 09:00etan abiatuko dira Arboladitik. Arratsaldean, berriz, bertso triki-poteoa egingo dute Barrenatik abiatuta, Iker Zubeldia bertsolari zegamarrarekin eta Iban Urdangarin ataundarrarekin. Egunari Tximista sagardotegiaren emango diote bukaera, bertso afari baten bueltan.

Etiketak: , , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza