Ordiziako herriguneko 22 tabernatan gaur hasiko dira pintxo-pote ekimenarekin. Añares etxeko ardo ondua edo garagardoa, eta pintxoa, 1,5 euroan eskaintzen hasiko dira, 18:30etik 21:30era. Ordiziako ostalari eta tabernariek jarri dute abian ekimena, Ordizian merkatari elkartearen eta Ordiziako Udalaren laguntzarekin. Uztailaren 18a bitarteko asteazken guztietan gozatu ahalko da eskaintza horrekin. Buztuntza, Altamira eta Otegi-Enea auzoetan, berriz, astearteetan egingo dute pintxo-potea, datorrengotik hasita. Hemen duzue informazio gehiago.














Susak argitaratu du idazlearen lehen nobela
1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]







