Ampo Ordizia finalera

2012/02/19
Nork

Ampo Ordiziak Espainiako Kopako finala jokatuko du apirilaren 22an Palentzian, Bizkaia Gernikaren aurkako finalerdietako itzuliko partidan nagusi izan baita gaur Altamiran (26-12). Cetransa El Salvador izango du aurkari finalean, Valladolideko taldeak La Vila kanporatu baitu.

Ordiziarrek partida irabazi eta bi tantoko aldeari buelta eman behar zioten derrigorrean -Gernikan 14-12 galdu zuten-, eta azkenean klubaren  historiako lehen finala jokatzen sailkatu dira. Altamiran giro paregabea egon da goizetik goizetik, eta behin norgehiagoka irabazitakoan, poza zabaldu da jokalari eta zaleen artean.

Partida hasi eta minutu gutxira jarri da aurretik Ordizia, Huxforden entsegu bati esker. Krollek ere asmatu egin du hagetara eta 7-0koa jarri du markagailuan. Etxeko taldeak partida kontrolpean izan du lehen zatian, eta entsegu gehiago lortzeko gai izan ez bada ere, Krollek sartutako beste hiru zigor kolperi esker, 16-0 joan da aurretik atsedenaldira.

Lehen zatia bukatu bezala hasi da bigarrena. Krollek hagetara asmatu eta 19-0koa zen markagailuan. Baina gernikarrek ez dute partida galdutzat eman nahi, eta minutu gutxira entsegua lortu dute, transformaziorik gabe (19-5). Bizkaiko taldeak orduan jokatu ditu partidako minuturik onenak, baina etxekoek eutsi egin diote erauntsiari, eta lehia bukatzeko sei minuturen faltan, aldea handitzen zuen entsegua lortu du Huxfordek, Iñaki Puyadenak jotako ostiko baten ondoren. Krollek ere asmatu egin du hagetara jaurtitzen (26-5). Partidaren hondarrean bigarren entsegua lortu du Gernikak (26-12).

 

Gaurko eskaintza
argazkia
Hazi ta Hezi
59,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko ostatua

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak