Bizkaia Gernikak eta Ampo Ordiziak joan den larunbatean jokatu zuten Espainiako Kopako finalerdietako joaneko partida, eta bizkaitarrak atera ziren garaile, Urbieta zelai lokaztuan 14 eta 12 irabazita goierritarrei. Gernikarrak 14 eta 0 aurretik joan ziren atsedenaldira, baina Ordiziakoek markagailua txukuntzea lortu zuten bigarrengoan. Emaitza horrekin kanporaketa erabat irekita geratu da, eta Altamiran otsailaren 19an jokatuko den itzuliko partidan erabakiko da zein sailkatu den finalerako. Errugbi jokoa bera baino, zelaiaren egoera izan zen protagonista, jokalariek beraiek ere lanak baitzituzten une askotan haien buruei zutik eusten.














Susak argitaratu du idazlearen lehen nobela
1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]








