Jakintza Ikastolak gogorarazi nahi du datorren astelehenetik, hilak 30, otsailaren 10era bitarte egin daitekeela 2012-2013 ikasturterako ikasleen aurrematrikula. 2010ean edo lehenago jaiotako haurrek egin dezakete aurrematrikula, bai Villa Eugenian eta baita San Inazion ere. Datorren asteazkenean, otsailak 1, informazioa emateko bi bilera izango dira Villa Eugenian: 17:00etan euskaraz, eta 18:30ean gazteleraz. Informazio gehiago 943 16 05 40 deituta lor daiteke, edota webgunean kontsulta eginda.



















