Teknologia berrien zabalkundeak aldaketa ugari eragin ditu irakaskuntza arloan.āGarai bateko koadernoen ordez, egun ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria erabiltzen du. Eta ohiko liburuen ordez gero eta gehiago erabiltzen dira eduki eta euskarri digitalak. Eduki horiek behar bezala jaso eta kontsultatu ahal izateko, eduki digitalen zentroa zabaldu dute GoierriāBerrikuntza Gunean. Ikasle, irakasle nahiz ikerlarientzat dagoeneko zabalik dago zerbitzua, eta laster, enpresetara eta eskualdeko beste eragile batzuengana zabaltzeko asmoa dute.
GoierriāBerrikuntza Gunearen eraikina 2009an estreinatu zuten. Eraikin horretan, 425 metro koadroko gune bat gorde zuten, liburutegia eta ikasketa gelak hartzeko. Harrezkero, liburutegi hori edukiz eta baliabidez hornitzen aritu dira. Jose ManuelāHernandez, Ikasteko eta Ikertzeko BaliabideenāZentroko (IIBZ) arduradunak azaldu duenez, Ā«hau guztia martxan jarri aurretik, inkesta batzuk egin genituen ikasleen eta irakasleen artean, eta hor jaso genuen bazegoela behar batĀ». Berrikuntza gunea sortu zenean, ikasle eta irakasleen beharrak ere aldatu egin ziren, eta Ā«bibliografia teknikoa eta zientifikoaĀ» behar zutela ikusi zuten. Hala, 2011. urtean zehar, liburutegia Ā«baliabide bibliografikoz eta ez bibliografikozĀ» hornitu dute.
Behin azpiegiturak bermatuta, helburua Ā«katalogoa osatzeaĀ» da,āHernandezen ustez. Ā«Egun oraindik material gutxi dugu. Eguberri aurre horretan zabaldu dugu zerbitzu hau, eta orain bibliografia hori osatu nahian ari gara. Orain materiala bildu eta erosteko fasean gaudeĀ». Bibliografia hori ere, aldatzen ari da;āĀ«lehen dena bibliografia fisikoa zen, baina hemendik aurrera hartuko dugun guztia, elektronikoa izango daĀ». Bigarren helburu nagusia, katalogo hori guztia jendearen eskura jartzea da. Ā«teknologia berrien bidez, bai hemen edo bai etxetik norberak bere kontsulta egin ahal izango duĀ». Horretarako, Odilo izeneko softwarea erabiliko dute, ohiko webgune baten bidez, jendeak artxibora sarbidea izan dezan. Behin izena emandakoan, erabiltzaileak katalogo osoa ikusi ahal izango du, eta interesatzen zaiona maileguan hartu, ohiko liburutegietan egiten den moduan.
Ikasteko modua aldatzen
Aldaketa hauek guztiek, ohiko zenbait kontzeptu aldarazi dituzte. Hernandezen hitzetan,āĀ«liburutegi kontzeptua bera aldatu da. Jendea etorri eta liburuak kontsultatzen zituen leku bat izatetik, liburutegiaren kontzeptu modernoago batera pasa gara, IIBZ deitzen diren zentroetaraĀ». Hala, bibliografia fisikoa pilatu eta dena jendearen eskura jarri ordez, Ā«erabiltzaile bakoitzaren beharretaraĀ» egokitzen saiatzen dira. Ā«Hemen ikasleak eta irakasleak ditugu, baina baita ikertzaileak, Lortek, eta berrikuntza guneari lotutako beste enpresa batzuetako langileak ere, eta bakoitzak bere beharrak dituĀ». Liburutegiaren kontzeptua ez ezik, irakaskuntza bera ere aldatzen ari da. Ā«Jada ez da horrenbeste klase magistraletara jotzen, eta gehiago bilatzen da ikasleek elkarren artean lan egin, ikertu eta proiektuak sortzeaĀ».āZentzu horretan, talde lanera bideratutako hainbat gela ere prestatu dituzte, denak ere, teknologia berrietarako sarbidearekin.āLiburutegiarekin batera, hainbat ikasketa gela eta mediateka bat ere badituzte, ikasleei baliabide informatikoetarako sarbidea errazteko. Ā«Mediatekan, ikasleek ordenagailuetan aritzeko aukera dute. Unibertsitateko ikasleak, gehienak beraien ordenagailu eramangarriarekin etortzen dira, baina hemen aukera hori ematen dieguĀ».
Liburutegiak asteotan izan duen erabilpenaren inguruan, balorazioak egiteko goizegi dela uste du Hernandezek, baina bai ikasleen eta bai irakasleen aldetik nabaritu dutena, material ez bibliografikoaren erabilera izan da. Izan ere, liburutegiarekin batera, teknologia berrietarako sarbidea errazteko hainbat baliabide ere eskuratu dituzte, hala nola e-book-ak, i-pad-ak, tablet-ak, net book-ak eta bideo nahiz argazki kamerak. Ā«Hori ere jauzi garrantzitsua izan da guretzatĀ» dioāHernendezek; Ā«material hori guztia eskuratzea eta erabiltzaileen zerbitzua jartzea. Eta funtzionatzen ari da, jendea material hori erabiltzen ari da etaĀ».
Enpresentzako zerbitzua
Ikasteko eta Ikertzeko BaliabideenāZentroa, aurreneko fasean, Goierri Berrikuntza Guneko ikasle, irakasle eta langileen eskura jarri dute. Bigarren fasean ordea, zerbitzu hori eskualdeko eragileengana zabaldu nahi dute. Ā«2012an ikusi nahi dugun gauzetako bat da, ea zer aukera dagoen zaintza teknologikorako zerbitzu bat eskaintzekoĀ». Hernandezen ustez, enpresek Ā«datu base zientifikoetara eta bibliografia teknikora sarbideaĀ» izan nahi dute, eta zerbitzu hori emateko prest dago IIBZ zentroa;āĀ«azkenean, bakoitzari nahi duena ematea da kontuaĀ». Horretarako, hiruhileko honetan Goierriko hainbat enpresetara joko dute, beraien zerbitzua ezagutarazi eta zaintza teknologikoaren inguruan dituzten beharrak zein diren jasotzeko. Ā«Horrela guk ere ideia bat egingo dugu zer dimentsio izango lukeen zerbitzu horrek, eta behar horiei nola erantzun diezaiekegunĀ».
Enpresa arloari dagokionean,āGoierrin sektorerik garrantzitsuena metal arloa da, eta zentroaren Ā«potentzialik handiena galdaragintzan eta soldaduran dagoĀ»; hala, arlo horretan Ā«erreferenteĀ» izaten saiatu nahi dute.
Hasi berri den urterako zehaztu duten beste helburu nagusietako bat, Ā«liburutegia baliabide bibliografikoz osatzen joatea da. Batez ere material elektronikoa, liburuak, aldizkari digitalak… eta horiek denak webgunearen bidez eskuragarri jartzeaĀ». Azken batean, lortu nahi dutena katalogoa indartzea da, Ā«jendeak, sartzen denean, bibliografia zabal bat izan dezan; batez ere bibliografia teknikoa eta zientifikoaĀ».













1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]









