Katxalin elkarteari eman diote D’elikatuz Bizi Saria

2011/12/16
Nork

Atzo arratsaldean bukatu zuten 2011ko D’elikatuz Bizi jardunaldia, Katxalin elkarteari emandako sariarekin. D’Elikatuz zentroaren urteko azken ekintza izan da emakumezkoentzat antolatu duten bizitza estilo osasuntsuen inguruko saioa. Bertan, bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen Katxalin elkartea saritu zuten. Sari horren bitartez, “gaixotasun horien prebentzioan eta tratamenduan ikuspegi anitzetatik egiten ari diren lana” aitortu nahi izan diete. Ikerne Badiola, Foru Aldundiko Kultura, Kirol eta Gazteria Diputatuak eman zion saria Charo Beobide, Katxalin elkarteko ordezkariari.

Maiatzean hasi zuten D’Elikatuz Bizi kanpaina, Foru Aldundiarekin elkarlanean argitaratu zuten Bizi d’elikatuz eta mugituz gidaren aurkezpenarekin. Gida horrekin, Gipuzkoako emakumeen artean jarduera fisikoa eta elikadura osasuntsua bultzatu nahi izan dute. Oraindik ere eskuragarri dago D’elikatuz zentroan eta webgunean.

Irailean berriz, sukaldaritza osasuntsuaren inguruko ikastaroa egin zuten, Gipuzkoako goi mailako lau sukaldaritza eskolatan. Kanpaina bukatzeko berriz, Bizitza estilo osasuntsuak emakumeentzat izeneko jardunaldia egin zuten atzo.

Etiketak: , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak