Floren Manso ordiziarrak pintura erakusketa zabalduko du bihar Altamira auzoko Altarte elkartean. Inaugurazio ekitaldia ere egingo dute, 19:30ean. Mansoren lanak bihartik abenduaren 18ra arte egongo dira ikusgai, astelehenetik ostiralera arratsaldez, eta asteburuetan goizez.













1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]


Softwarea berrerabiltzeko eta irekitzeko dekretua jarriko du indarrean Eusko Jaurlaritzak laster. Hala, administrazio publikoan dauden kostu teknologikoak arrazionalizatu nahi ditu. Nagore Vega Administrazio publikorako sortutako softwarea, orain arte, itxia zen. Alegia, administrazioan bakarrik erabil zitekeen, eta kasu batzuetan, administrazioko alor batean bakarrik. Hemendik hilabete eta erdi ingurura, hori alderantziz izatea nahi du Jaurlaritzak. Dekretua aurrera ateratzea [...]






