Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Ordizian lapurreta egitea egotzita

2011/10/27
Nork

Ertzaintzak 48 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ordizian, joan den larunbatean Donostiako taberna batean indarrez lapurreta bat egitea egotzita. Ertzaintzak dioenez, Ordizian egiten ari diren obra baten inguruan bizi den herritar baten deia jaso dute, esanez gizonezko bat furgoneta baten barruan zegoela eta susmagarria iruditzen zitzaiola. Herrizaingo sailaren arabera, ertzainak bertara gerturatu, eta konturatu dira furgonetaren atzealdean  taladro-zul0ak zituen kutxa gotor bat zuela. Kutxa ireki ondoren, ertzainak konturatu dira Donostiako taberna baten dokumentazioa zegoela kutxa gotorraren barruan, eta taberna horretan lapurreta bat izan zela baieztatu ondoren, gizonezkoa atxilotu eta Beasaingo Ertzain-etxera eraman zuten.

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak