Landa eremuko 350 emakumezko Ordizian elkartuko dira larunbatean

2011/10/13
Nork

Baserriak orokorrean duen egoera «larria» eta emakumeek sektore horretan dituzten gabeziez hitz egin, eztabaidatu eta hausnartzeko jardunaldia egingo dute etzi, hilak 15, Ordizian. Beti-Alai pilotalekuan elkartuko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 350 emakumezko baserritar inguru. Helburu argia dute: sektorearen egoeraz eta etorkizunaz hitz egitea, beti ere, emakume baserritarren ikuspuntutik. Zure lana kontuan hartzekoa da izango da topaketaren goiburua, eta landuko duten oinarrizko gaia ekonomia da.

Jardunaldi horretan ez dira bakarrik ariko, izan ere, erakundeetako hainbat ordezkarik egingo baitiete harrera. Igor Eguren Ordiziako alkatea, Jon Uriguen Landa Garapeneko foru diputatua eta Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburua bertan izango dira. Emakumeen ordezkari, berriz, Itziarko Endañeta baserriko Arantxa Eizagirre izango da, jardunaldia antolatu duen Hitzez elkarteko lehendakaria. Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak ere parte hartuko du. Bazkari baten bueltan bukatuko dute goiz osoko topaketa.

Eizagirreren arabera, baserrien ardatza gizonezkoa dela esaten da, baina ekonomia aldetik behintzat, «emakumeak izaten dira kontuak egin behar izaten dituztenak». Elkarteko lehendakariaren ustez, emakumeek baserrian egiten duten lana «funtsezkoa» da : «Baserrian emakumerik ez badago, baserria gain behera dator. Hori garbi dago. Dagoenean, berriz, ez da aintzat hartzen. Muturretik muturrera joaten gara», nabarmendu du.

Lanaren aitortza eske
Emakume baserritarren egoera hobetzeko haien «lanaren aitortza» behar dela uste du. «Etxetik hasi, eta administraziotik eta kanpotik ikus dezatela emakumeok zer lan egiten dugun».

Etiketak: , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
99,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak